‘La boda de Rosa’ eta ‘Jungle cruise’, aste honetan udako zineman

08.08.22
Kultura eta Gazteria

Udako aire zabaleko zinema programazioak aurrera jarraituko du abuztuko bigarren aste honetan. Egitarauko lehen bi zintak eskaini ondoren, astelehen eta asteazken honetan bi proposamen berriz gozatu ahal izango dugu: La boda de Rosa eta Jungle cruise.

Emanaldiak doakoak dira, eta 22:00etan hasiko dira Orbe Kardinala plazan. Euria egiten badu, emisioak Santiagoren parrokia-elizako arkupeetan eskainiko dira.

Zinema saio hauek astelehen eta asteazkenero egingo dira abuztuaren 29ra arte, abuztuaren 15ean izan ezik, jaieguna baita.

Udako zine egitaraua

Astelehena 8: La boda de Rosa

Candela Peña da Iciar Bollainek zuzendu eta 2020an estreinatu den komedia dramatiko honetako protagonista. 45 urte betetzear dagoela, Rosa konturatzen da besteentzat bizi izan dela beti, eta alde egitea, dena uztea eta botoi nuklearra sakatzea erabakitzen du. Bere bizitzaren gidaritza hartu eta negozio propioa izateko ametsa bete nahi du. Baina laster ohartuko da aitak, anai-arrebek eta alabak beste asmo batzuk dituztela, eta bizimodua aldatzea ez dela hain erraza, familiaren gidoian hala idatzita ez badago.

Asteazkena 10: Jungle cruise

Jaume Collet-Serrak zuzentzen ditu Jungle cruiseko abentura dibertigarriak, Disneylandiako atrakzio batean oinarrituta, Dwayne Johnson ''The Rock'' eta Emily Blunt-ekin. XX. mendearen hasieran gaude, eta Frank Amazoniako oihana zeharkatzen duen ontzi berezi baten kapitain karismatikoa da. Han, Amazonas ibaiaren arriskuak gorabehera, Frankek Lily Houghton zientzialaria eta McGregor anaia eramango ditu bere itsasontzian. Zuhaitz mistiko bat aurkitzea izango da bere eginkizuna, sendatzeko ahalmena izan dezakeena. Helburua ez da erraza izango, eta euren abenturan era guztietako zailtasunak aurkituko dituzte, baita zuhaitz beraren bila dabilen alemaniar espedizio bat ere.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu