Esku pilota jaialdi profesionala Aritzmendi frontoian

24.07.22
Kultura eta Gazteria

Jaialdia zuzenean emango du ETB1ek

Ermuko Santixau jaietan–uztailaren 25eko Santiago Apostoluaren egunean-, bertako Pilota Elkarteak eta Aspe enpresak antolatutako pilota jaialdia izango dugu Aritzmendu frontoian. Binakako buruz buruko modalitateko Caixabank Master Txapelketan barneko partidak. Sarrerak Internet bidez Asperen webgunean eros datezke edo takilan partidak hasi baino lehen. Jaialdia zuzenean emango du ETBko lehen kateak, arratsaldeko 5etatik aurrera.

Aspeko karteldegiak bi partida jasotzen ditu. Lehenengoan Elordi II eta Gaskue Zabala eta Bikuñaren aurka neurtuko dira. Urrutikoetxeak eta Rezustak Altuna III.aren eta Imazen aurka neurtuko dituzte indarrak. Aldez aurretik saldu ez diren sarrerak, partidako egunean jarriko dira txarteldegian.

Asteartean afizionatu mailako eta nesken arteko pilota partidak

Asteartea 26 – Santa Ana eta Hirugarren Adinekoen Eguna- ere esku pilota partiduez gozatu ahal izango dugu herriko jaien baitan. Eszenatokia Orbe Kardinalaren plazako frontoia izango da, arratsaldeko 6etatik aurrera.

Horrela, afizionatu mailako emakumezkoen bikoteetan, Arrizabalaga-Gaminda eta Aldai-Mendizabal izango dira aurrez aurre. Bigarren partida gizonezkoen artekoa izango da eta bertan Hormaetxe-Pujana eta Agirremalloa eta Ibarzola izango dira aurrez aurre.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian