Udako zinea abuztuarekin batera hasiko da

01.08.22
Kultura eta Gazteria

Astero bi emanaldi; lehen astelehen eta asteazkenean, ''Jojo Rabbit'' eta ''Space Jam. Aro berria'', hurrenez hurren

Udako eta kalean gozatzeko zinea gehiengoak opor izan ohi dugun hilabetearen estreinaldiarekin iritsiko da aurten. Astelehen honetan, abuztuaren 1ean, lehenengo asterako aurreikusita dauden bi proiekzioetatik –astelehen eta asteazkenetan- lehena eskainiko da. Saioak izango ditugu abuztuko lau asteetan, Orbe Kardinalaren plazan, gaueko 10etatik aurrera. Euria egiten badu, Santiago parrokia-elizako arkupeetara eramango da saioa.

Programazioari gaur gauean emango zaio hasiera "Jojo Rabbit" izenburuarekin. Taika Waititi zuzendari eta gidoilariak 2019an, pandemiaren aurretik, estreinatutako izenburua da. Ordubete eta hiru laurden irauten duen drama, luzea.

Mamiaren laburpena

Jojo "Rabbit" Betzler gazte alemaniar bakarti bat da, bere mundua hankaz gora ikusten duena bere ama Rosiek (Scarlett Johansson) bere teilatupean neskato judu bat ezkutatzen duela jakiten duenean. Bere lagun imajinariorik onenaren, Adolf Hitlerren beraren laguntza bakarrarekin, Jojok bere nazionalismo itsuari aurre egin beharko dio gerra zentzugabe baten kontraesanekin.

Bigarren proposamena -asteazkena 3-, ''Space Jam. Aro berria'' titulua da. Familia osoarentzako animazioa euskaraz. Malcom D. Lee-k zuzendutako ekoizpen iparramerikarra da, bi ordu irauten duena.

LeBron James super izarra Looney Tunesen taldearekin bat egingo du bere semearen bizitza salbatzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude