Sei taldek parte hartuko dute XVII. Folkez Blai lehiaketaren finalean

30.08.22
Kultura eta Gazteria

Aste bat baino ez da falta herrian Folkez Blai musika lehiaketaz gozatu ahal izateko. Ermuko Udalak ekimenaren XVII. edizioa antolatu du, eta azken fasea irailaren 9an, 10ean eta 11n izango da. Aurreko edizioetan lez, sei taldek lortu dute finalerako txartela, eta zuzeneko kontzertuak eskainiko dituzte Orbe Kardinala plazako kioskoan, zenbait artista gonbidaturekin batera.

Lehiaketaren helburua sustraiko musika sustatzea eta folk generoa jorratzen duten musika-taldeentzako hedapen-plataforma izatea da. Epaimahaiak aurtengo ediziorako aurkeztu diren proposamen guztiak aztertu ditu, eta Sheila Patricia (Galizia), The Taverners (Gaztela eta Leon), Batea (Galizia), Trikitrí (Galizia), Algaire (Asturias) eta Kuttune (Euskadi) aukeratu ditu azken faserako.

XVII. Folkez Blai jaialdirako aurreikusitako egitaraua honakoa da:

  • Irailak 9, ostirala
    • 18:30: Sheila Patricia
    • 19:45: The Taverners
    • 21:00: Caamaño & Ameixeiras (Galizia) -Talde gonbidatua, iazko edizioko irabazlea
  • Irailak 10, larunbata
  • Irailak 11, igandea
    • 12:30: ''Matraka Culinary Center'' Trakamatraka (Euskadi) -Artista gonbidatua, familia guztiarentzat kontzertua
    • 12:30: Kalejira Bentazaharreko mutiko alaiak, Foulareda eta Alboka musika eskolako trikitilariekin
    • 18:30: Algaire
    • 19:45: Kuttune

Kontzertuak amaitzean, igande arratsalde-gauean jakinaraziko da epaimahaiaren erabakia, eta 3.000 euroko lehen saria eta 1.500 euroko bigarren saria emango dira. Gainera, XVII. Folkez Blai irabazten duen taldea gonbidatu gisa arituko da jaialdiaren hurrengo edizioan.

Saririk jaso ez duten talde guztiek 400 euroko diru-laguntza jasoko dute Ermura etortzeak dakartzan gastuak ordaintzeko.

XVII. Folkez Blai jaialdiko kartela

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu