Herriko dendetan eskola-materiala erosteko udal-laguntzak

01.09.22
Erakundea

Hirugarren urtez jarraian, ikasle bakoitzeko 90 euro arteko diru-laguntzak eskainiko ditu Ermuko Udalak, gure herrian eskola materiala erosi ahal izateko.

Ekimen honek aurreko ekitaldietan familien eta ikasleen artean izan duen harrera ona ikusita, Udalak herrian bertan eskola-materiala kontsumitzeko laguntzak prestatu ditu berriz ere. Horrela, tokiko merkataritzan erosketak sustatzen dira eta ikasturte hasieran izan ohi diren gastuak arintzen dira.

Diru-laguntzak 90 eurokoak izango dira gehienez ikasle bakoitzeko, eta Ermuko dendetan 2022ko irailaren 1etik urriaren 31ra bitartean egiten diren arropa, oinetakoak, kirol materiala, ikasmateriala (testuliburuak izan ezik), material informatikoa, betaurrekoak eta lentillak erosteko gastuak ordaindu ahal izango dira.

Aurten lau laguntza-lerro aurreikusi dira:

  • 2020ko urtarrilaren 1etik 2022ko urriaren 30era bitartean jaiotako haurrak
  • 2006ko urtarrilaren 1etik 2019ko abenduaren 31ra bitartean jaio diren eta eskolaratuta dauden haurrak
  • 1997ko urtarrilaren 1etik 2005eko abenduaren 31ra bitartean jaiotako ikasleak, ikasketa arautu edo okupazionaletako ikasketak, ikasturtearen iraupen bereko masterrak edo doktoretzak eta helduen hezkuntzako ikastetxe publikoetako (HHE) ikasketak egiten ari direnak. Kanpoan uzten da prestakuntza osagarria (hizkuntzak, informatika erabiltzaile-mailan, gidabaimena, etab.).
  • 1997ko urtarrilaren 1a baino lehen jaiotako ikasle langabeak, prestaziorik jasotzen ez dutenak eta aurreko blokeko pertsonen ikasketa mota bera egiten ari direnak.

Laguntza hauek jasotzeko, beharrezkoa izango da Ermuan erroldatuta egotea gutxienez 2022ko urtarrilaren 1etik urte bereko abuztuaren 31ra arte. 2022an jaiotako haurren kasuan, nahikoa izango da eskaera egiteko unean Ermuan erroldatuta egotea.

Laster argitaratuko ditugu laguntza-eskabideak aurkezteko modua eta epe zehatzak.

Lotutako albisteak

Imagen
22.01.26
Udan haur saharar bat etxean hartu nahi duzu?

Rio de Oro gobernuz kanpoko erakundeak gutxienez 5 familiaren bila dabil kanpaina honetarako
Imagen
30.12.25
Ermuak 27,1 milioi euroko aurrekontua izango du 2026an

PSE-EE/PSOE (6), EAJ/PNV (3) eta PP (2) taldeen aldeko botoekin onartu da; EH Bildu (4) abstenitu eta Elkarrekin Ermuak (2) kontrako bozkatu du
Imagen
19.12.25
Ermuak 1.125.000 euroko dirulaguntza jasoko du Merkatuko plaza zaharra birgaitzeko

Eusko Jaurlaritzak atzo 8,3 milioi onartu zituen Ermuko, Eibarko, Elgoibarko eta Soraluzeko hainbat proiektuetarako