Pablo Milanes, Bulego, Maika Makovski eta Juan Diego Botto, Ermua Antzokiko kultur programazio berrian

07.09.22
Ermua Antzokia

Ermuko Udaleko Kultura Sailak 2022ko iraila eta abendua bitartean Ermua Antzokian izango diren ikuskizunen programazioa aurkeztu du.

Hainbat diziplina eta estilotako 21 ikuskizunek osatzen dute kultur programazio berria. Musika eta antzerkia dira, berriz ere, karteleko protagonista nagusiak, Pablo Milanes, Maika Makovski eta Bulego taldearen kontzertuak nabarmenduz. Antzerkiari dagokionez, Kiti Manver, Marta Velilla eta Luis Palmero izango ditugu, besteak beste, El inconveniente obrarekin, Yllana taldea Greenpiss ikuskizun berriarekin, Andoni Ferreño aktore ermuarra Boeing Boeing-ekin eta Juan Diego Botto, beste behin Una noche sin luna lanarekin, urteko ikuskizun onenaren Max saria jaso duena.

Bestalde, umeentzako emanaldiak ez dira faltako, besteak beste, Alex Ramos ermuar aktorea Ymedio Teatro taldearekin Eco lana aurkeztuz, Zurrunka Teatro eta Aioko edo Glu-Glu, Munduaren itzulia 80 egunetan klasikoaren bertsio bereziarekin.

Askotariko programazioa da, publiko ezberdinei zuzendua, eta kalitatezko ikuskizunak eskaintzen saiatzen da, jendearen eskariak ahaztu gabe. Guztira, 8 musika-emanaldi eta 13 antzerki-lan biltzen dira, horietatik 7 euskaraz, 7 gaztelaniaz eta 7 testurik gabe edo beste hizkuntza batzuetan. Artisten jatorriari dagokionez, ikuskizunetako 9 euskal konpainia, talde edo artistak dira protagonista, 9 Estatukoak eta 3 atzerritarrak.

Aipatzekoa da, halaber, programazio eszenikoan ikuskizun komikoak eta dramatikoak konbinatzen direla, eta musikaren esparruan, berriz, hainbat estilo uztartzen direla, hala nola popa, rocka, folka, bluesa, egile-abestia edo musika klasikoa.

Ermua Antzokiko kultur programazioa 2022ko iraila-abendua

Ekitaldi guztietarako sarrerak datorren asteazkenean, irailak 14, jarriko dira salgai 09:00etan, Kutxabanken webgunean edo Lobiano Kultur Gunean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu