‘Kuttune’ eta ‘Sheila Patricia’, Folkez Blai lehiaketaren 2022ko sariak

12.09.22
Kultura eta Gazteria

‘Kuttune’ euskal taldeak 1. saria eta 3.000 euroak jaso ditu XVII. Ermuko Folkezblai 2022 Lehiaketan, asteburu honetan azken fasea burutu delarik jende ugariren aurrean. Bigarren postua ‘Sheila Patricia’ abeslari eta konpositore galiziarrarentzat izan da, zeinak postu horri zegozkion 1.500 € jaso dituen.

Epaimahaiak talde finalisten maila gorena eta lehiaketara aurkeztutako proposamenen aniztasuna nabarmendu ditu. Sarituez gain, ‘Trikitri eta Batea'' galiziarrak, ''The Taverners'' gaztelarrak (Burgosekoak) eta ''Algaire'' asturiarrak iritsi dira finalera.

Ermuko Orbe Kardinalaren plazan Kubako ‘Septeto Santiaguero’ taldeak ere lehiaketatik kanpo emanaldia egin du, ikuskizun bikaina eskainiz larunbat gauean. Gainera, eta lehiaketatik at ere, ‘Caamaño&Ameixeiras’ bikote galiziarra aritu zen, aurreko edizioko irabazlea eta horregatik gonbidatua. Jaialdiak Trakamatraka taldearen azken ikuskizuna ere hartu du, baita ‘Bentazaharreko Mutiko Alaiak’ taldearen musika, ‘Foulareda’ eta ‘Alboka Musika Eskolako’ trikitilari taldearen kalejira ere.

Antolatzaileek balorazio positiboa egin dute ‘Folkezblai’ jaialdiaren hamazazpigarren edizioaren inguruan, herritar asko ikusle izan baita hiru egunetako emanaldietan, eguraldia ere lagun izanik ekitaldi guztiak kalean izan baitira. Harrera on horren aurrean, datorren urteko irailean berriro gozatu ahal izango dugun hemezortzigarren edizioa prestatzeko lanean hasiko dira antolatzaileak berehala.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian