Gure hizkuntza paisaia euskaldunduz

12.09.22
Euskara

Ermuko Udalak diru-laguntza deialdi berri bat zabaldu du herrian errotuluak euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz jartzea sustatzeko. Ekimen honen helburua herriko saltokietako, ostalaritzako eta bestelako zerbitzuetako kanpoko eta barruko hizkuntza-paisaian euskararen presentzia indartzea da.

Erakunde honek diruz lagunduko du errotuluak denda edo establezimenduetan, toldoetan, merkataritza-ibilgailuetan, web-orrian edo hizkuntza-paisaiarekin lotutako bestelako elementuetan jartzea edo ordezkatzea, betiere testua euskaraz edo euskaraz zein gaztelaniaz badago.

Laguntza hauek jasotzeko ezinbesteko baldintza nagusiak honako hauek dira:

  • Baztertu egiten dira izen propioak eta establezimenduaren jarduera adierazten ez dutenak
  • Establezimenduak Ermuan egon beharko du
  • Testuak behar bezala idatzita egon behar du, akatsik gabe

Kanpoko errotuluei (toldoak, biniloak, pertsianak, ibilgailuak, euskarriak) % 50eko diru-laguntza emango zaie (gehienez 360 euro) euskaraz badira, eta %30ekoa (gehienez 180 euro) euskaraz eta gaztelaniaz badira. Irudi korporatiboko elementuei ere (establezimenduen barne-errotulazioa, gutun-azalak, txartelak, gutunak, poltsak, etab.) urtean 360 euro emango zaizkie gehienez, eta webguneek 450 euro arteko laguntzak jaso ahal izango dituzte.

Ekimen honen aurrekontua, guztira, 4.000 eurokoa da.

Deialdi honetan parte hartzeko eskabideak Ermuko Udalaren Egoitza Elektronikoan aurkeztu ahal izango dira urriaren 22ra arte. Kontsultatu diru-laguntza hauen baldintza, betekizun eta zenbateko zehatzak hemen.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik
Imagen
15.04.25
Udalak euskara sustatzeko aurtengo dirulaguntza lerroak zabaldu berri ditu

Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago