Imagen
KZguneak Izarra Txikin zabalduko ditu ateak
12.09.22
Gizartea
Teresa Murga eraikinean egiten ari diren obrak direla eta, instalazio horietan ematen ziren zerbitzuak birkokatu dira, herritarrei arreta ematen jarraitzeko. Liburutegia Lobiano Kultur Gunera eta Udal euskaltegia Santiago elizako lokaletara eraman ondoren, KZgunearen txanda iritsi da, eta Izarra Txiki eraikineko lehen solairuan irekiko ditu ateak.
Zerbitzuak bihartik aurrera, irailak 13, berrekingo dio ohiko jarduerari, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostiralera.
Instalazio berrietan ere Interneten nabigatu ahal izango da, baita prestakuntza-ikastaroetara joan ere, doan.
Irailerako bi prestakuntza-jarduera aurreikusi dira:
- Google Calendar. Kudeatu hobeto zure denbora. Bi orduko ikastaro honetan gure eguneroko agenda oso modu erosoan antolatzen ikasiko dugu, inolako hitzordurik ahaztu ez dakigun, izan lagunekin, familiarekin, medikuarekin, etab. Gainera, egutegi horiek aukeratzen ditugun pertsonekin partekatzen ikasiko dugu. Ikastaroa irailaren 16an, ostirala, izango da, 11:00etatik 13:00etara; eta astelehenean, hilaren 19an, errepikatuko da, 09:00etatik 11:00etara.
- Google aplikazioak zure smartphonean. Googlek pertsonen eguneroko bizitza hobetzeko zerbitzu sorta zabala eskaintzen du. Posta elektronikoaz gain, kokapenak aurkitu eta artxiboak eta argazkiak gorde eta partekatu ditzakegu. 18 orduko prestakuntza honetan, mugikorrerako Google aplikazioak ezagutuko ditugu, gure kontua kudeatuko dugu eta eskura ditugun zerbitzuak erabiltzen ikasiko dugu: Gmail, Maps, Fotos, Drive, Keep eta Calendar. Ikastaroa irailaren 19tik 30era egingo da, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 11:00etara.
Lotutako albisteak
Imagen
30.01.26
Mantxibar-Oterreko eta Urkoko plan bereziek parte-hartze prozesua izango dute, herritarren ekarpenak jasotzeko
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!
Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak
Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan