Ermuko 'BiziPark' zerbitzuak barrualde eta funtzionamendua ezagutzera emango
Bizkaiko aparkaleku seguruen sareko zerbitzu pilotua zabalik izango da bere instalazioen eta funtzionamenduaren berri emateko asteazken goizean eta arratsaldean. Ate irekiak eta bisitak, Mugikortasunaren Europako aurtengo asteko programaren nobedadea da. Bisita egin ahal izango dugu, bere barrualde, ekipamendua eta sistemak ezagutzeko eta gure zalantzak argitzeko irailaren 21ean, asteazkena, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara bitartean.
Azpiegitura ekainean aurkeztu eta ireki zen, Miguel Ángel Gómez Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko foru diputatuak eta Juan Carlos Abascal Ermuko alkateak lankidetza-hitzarmena sinatu ondoren. Bizkaiko lehena izan da; izan ere, Ermua pilotua da lehen zerbitzua martxan jartzen, etorkizunean Bizikletetarako Aparkaleku Aseguruen Sarea izango denaren aitzindari.
''Ermuko BiziPark'' herriaren erdigunean kokatua dago, estrategikoki Valdespinako markesaren aparkaleku publikoaren azpian, EuskoTrenen geltokiaren ondoan eta Bizkaibuseko zenbait geltokitatik gertu. Hogeita sei (26) toki ditu, Udalak utzitako espazio batean. Foru Departamentuak osorik finantzatu ditu bai egokitzapena eta baita ekipamenduaere. Hitzarmenak jasotzen duenez, udal honek instalazioa osorik kudeatuko du 4 urtez.
Prezio merkeak eta erabilera-baldintza malguak
16 urtetik gorako edonork, Ermuan bizi izan edo ez, plaza horietako baten erabiltzaile izatea eska dezake. Azpiegitura berri hori erabiltzeagatiko tarifak merkeak dira:
- Hilabete: 4 euro
- Hiruhileko: 10 euro
- urte erdi: 20 euro
- Urte bete: 40 euro
Bizikleta aparkaleku bakoitza, gutxienez, 14 egunean behin erabili behar da, gune hori trasteleku ez bihurtzeko.
Sarbide mugatua eta segurua; 26 plaza, 8 armairu eta bideozaintza 24 ordutan
Espazioa kristalez eta sare metalikoz babestuta dago. Argiztapena eta bideozaintza-sistema etengabe ditu, segurtasun-zerbitzu baterako konexioarekin. Sarrerako atea itxita dago eta automatikoa da, QR kode batekin edo zenbakizko batekin irekitzen da. Erabilgai dago 24 orduz, asteko zazpi egunetan.
''BiziPark-Ermua'' berriak erabilera libreko 8 armairu ditu, barneko sarraila elektrikoz hornituak. Bertan, erabiltzaileek objektuak seguru utzi ahal izango dituzte, hala nola kaskoa edo beste batzuk, 12 orduz jarraian gehienez ere.
Valdespinako markesaren aparkalekurako sarbidearen kanpoaldean, ''BiziPunto'' gunea dugu, konponketa txikiak egiteko edo gure zikloa sasoian jartzeko.
Lotutako albisteak
Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako