'El premio' antzezlanak umorez estreinatuko du Ermua Antzokiko kultur programazioa

20.09.22
Ermua Antzokia

Saria irabazi nahi duzu? Zure bizitza eman nahi duzu amets baten truke? Obra honetan zuk jartzen duzu prezioa.

Ermua Antzokiak El Premio komedia garratza eskainiko du ostiral honetan, hilak 23, etorkizun hurbilean pertsonek bizi duten egoeraz hitz egiten duen ikuskizuna. Izan ere, aurrerapen teknologikoa eta arrakasta ekonomiko, sentimental eta soziala lortzeko borroka hain handiak izan ziren une horretan, non zoriontasuna lortzeko formula bakarra "El premio" edo "saria" dela ikusi zuten.

Marian Bañobrek zuzentzen du Santiago Cortegosok La Quintana Teatrorentzat sortutako obra hau, eta Victoria Teijeiro, Raquel Espada eta Xurxo Cortazar dira protagonistak. El Premio zuzeneko reality bat da, non Ermua Antzokiko ikusleek saria nork jasoko duen erabakitzeko botoa emateko aukera izango duten.

Ikuskizun honen helburua publikoa fikzioaren eta errealitatearen arteko mugan dagoen programa batean sartzea da; heriotzaraino iristen den mugarik gabeko reality batean. Era berean, audientzia berriak sortzen saiatzen da, antzerki-hizkuntza beste aukera interaktibo batzuekin konbinatuz. Izan ere, El Premio lanak hiru amaiera ezberdin eskaintzen ditu, ikusleen erabakien arabera.

El Premio antzezlanaren dossierra

Ikuskizuna ostiral honetan izango da, 20:30etik aurrera, Ermua Antzokian. Sarrerak salgai daude 10 euroren truke Lobiano Kultur Gunean, Kutxabanken webgunean eta, antzezlana hasi baino ordubete lehenagotik, Antzokiko leihatilan.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean