Ermuan alebin mailako 7. futbol txapelketa nazionala jokatuko da

22.09.22
Kirolak

Herriko Futbol Eskolak -Ermua Blues C.D.- 7 jokalarien arteko futbol txapelketa nazionala antolatu du alebinen kategorian, aurten bere sorreraren hamargarren urteurrena bete izanagatik. Txapelketa honetan hamalau klubek hartuko dute parte, horietako sei Espainiako Lehen Mailakoak, lau Bigarren Mailakoak, bat Lehen Federaziokoa eta bestea Ohorezko Mailakoa, bertako biez gain. Real Madril, Athletic Bilbao, C. A. Osasuna, Reala eta Celta dira parte hartuko duten lehen mailako taldeak. SD. Huesca, Deportivo Alaves, Real Zaragoza eta R. Racing de Santander bigarren edo ‘SmartBank'' ligaxkakoak, Coruñako Deportivo eta Donostiako Antiguoko K.E. taldeekin eta Ermua Blues taldeko biekin batera. Txapelketa datorren larunbatean jokatuko da, irailak 24, udal Teodoro Zuazua zelaian, Ongarai auzoan, 9:30etatik 20:00etara.

Jarduerak Udalaren laguntza eta babesa du. Egun osorako sarrerak 5 €-ko prezioa du eta partiduetan papeletak salduko euro 1€ean zozketatuko den otarrerako. Goizetik eguerdira sailkapen fasea jokatuko da eta arratsaldean final-laurdenak, finalerdia, 3. eta 4. postuak eta finala. Partidak bukatu ondoren, sariak banatzeko ekitaldia egingo da.

Antolaketa-arauak

Parte hartzen duten taldeek 2012an jaiotako jokalariez osatutako taldeak aurkeztu behar dute. 4 talde egongo dira eta talde bakoitzeko lehenengo biak (2) sailkatuko dira. Sailkapen faseko partidek 25 minutuko iraupena izango dute, eta fase finalek 30 minutukoa, 15 minutuko 2 zati. Irabazitako partidak 3 puntu izango ditu, berdinketak 1 eta galdutakoak 0. Sailkapen fasean bi talde edo gehiagoren arteko berdinketa gertatuz gero, aldeko eta kontrako golen aldea hartuko da kontuan, baita norgehiagoken emaitza ere.

Sailkatutako 8 taldeek final-laurdenak jokatuko dituzte. 4 irabazleek finalerdiak jokatuko dituzte eta horietatik irabazleak finalera pasako dira. Beste bi taldeek euren artean jokatuko dituzte 3. eta 4. postuak. Azken faseetan berdinketarik izanez gero, 3 penaltiko txandarekin ebatziko da.

Lotutako albisteak

Imagen
25.04.25
Bost larunbaterako doako jarduera programa antolatu du Ermua Kirolakek

Aretoko ziklo, Crosstrain, Body power, dantzak eta crosstraining-erako 175 plaza iragarri ditu maiatza eta ekainerako
Imagen
25.04.25
Errotabarriren igoera fasea eta kadeteen Monroe Txapelketa asteburuko kirol ardatz

Kiroldegian eta Betiondon jokatuko dira; eskubaloia 18:30etan eta futbola goizean eta arratsaldean
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko