Bizkaiko goi errendimenduko eta promesetako kirolariekin solasaldia

26.09.22
Kirolak

Ermuan bihar asteartea, hilak 27, hitzaldi irekia eta doakoa izango dugu Lobiano Kultur Gunean, arratsaldeko 6etatik aurrera. Saioan errendimendu handiko Bizkaiko promesen programaren baitan dauden atletismoko eta eskubaloiko kirolariek parte hartuko dute. Jarduera hori Bizkaiko Foru Aldundiaren ''Kirola Herrietan'' programa berrian sartuta dago, lurralde historikoan kirol-ezagutza sustatzeko eta gizarteratzeko helburua dutenak.

Saioan honako gai hauen inguruan mintzatuko dira:

  • Esperientzia propioak, anekdotak, porrotaren eta garaipenaren kudeaketa
  • Zailtasunak, sakrifizioak, antolaketa, lehentasuna, gauzen kontziliazio edo bateratzea
  • Elitera iristeko eta mantentzeko urratsak eta aholkuak

Programa hori herritar guztiei zabalik dago, oso aproposa delarik udalerrian ditugun kirol-eragile guztientzat (teknikari eta politikari, klub edo elkarteetako kide edo ordezkari, ikastetxe, abonatu eta abar).

Programak kirol-ezagutza sustatzea eta gizarteratzea du helburu, pertsona eta/edo erakunde erreferenteen esperientziak eta ezagutza partekatuz.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira