Anne Erauskin Europako Txapelketarako aurrez hautatu diren 35 eskubaloi jokalarien artean

28.09.22
Kirolak

Anne Erauskin Martinez gaztea 2022ko Europako eskubaloi Txapelketarako aurre hautatutako 35 jokalarien artean dago. Txapelketa azaroaren 4an eta 20an jokatuko da Montenegron, Ipar Mazedonian eta Eslovenian. Jose Ignacio Prades hautatzaile nazionalak jokalarien atariko zerrenda eman zuen ezagutzera atzo, eta horietatik kontinenteko txapelketara eramango dituen 20ak aukeratuko ditu. Ermuarrak bosgarren denboraldia jarraian betetzen du Guerreras Iberdrola Ligan jokatzen; aurten Donostiako Super Amara Bera Berako elastikoarekin, Imanol Alvarez entrenatzaile ermuarraren zuzendaritzapean. Talde donostiarrak honako zazpi jokalari ditu aipatu zerrenda horretan: Maddi Aalla; Esther Arrojeria; Paula Arcos; June Loidi elgoibartarra; Maitane Etxebarria eta Laura Hernandez, Anne Erauskinez gain.

Europako txapelketarako 16 selekzio sailkatu dira, eta Europako Balomnano Federazioak (EHF, European Handball Federation) herrialde bakoitzeko jokalarien zerrendak argitaratu zituen baita ere bart.

Anne Erauskin lasai dago atariko zerrenda horretan agertzen dela jakin eta ezagutzera eman ondoren. Lanean eta hazten jarraitzeko beste arrazoi bat bezala hartu du, kantxan bere onena emanda. "Deia iritsi behar badu iritsiko da, bitartean ni egunerokotasunean, nire klubean eta Ligan zentratuta jarraituko dut''  hausnartu du. Hegaleko jokalari ezkertiarrak aparteko dohainak eta ahalmen handia ditu, eta, beraz, denborak esango du noraino irits daitekeen. Oraindik ez ditu 24 urte bete; oso gaztea da. Ametsak betetzeko daude eta sabaiak hausteko. Etorkizunak erakutsiko digu.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira