Santa Ana auzoko irisgarritasuna hobetu ahal izateko obrak hasi berri
Santa Ana auzoko irisgarritasuna hobetu ahal izateko obrak hasi berri dira. Abadiñoko Construcciones Lasuen enpresa da kontratuaren esleipenduna, eta datozen hiru hilabeteetan hainbat lan egingo ditu. Lan horiek espaloiak zabaltzeko eta araudira egokitzeko; ibilgailuentzako zein pertsonentzako pasabideak zabaltzeko, eta etorkizunean etxebizitzetan igogailuak jartzeko lekua ahalbidetzeko egingo dira. Aipatu lanak Santa Ana 1, Santa Ana 3 eta Sakona kaleetan egingo dira. Obra hirek 48.400,00 euroan esleitu dira.
Udal Bulego Teknikoak eta Hirigintza Sailak herritarren laguntza eskatu dute, eta, bereziki, lan-eremutik hurbilen bizi diren auzoko bizilagunena. Lan eta obra orotan bezala, hilabete horietan eragozpenen bat sortuko da zaratagatik edo aparkalekuei eragiteagatik, baina eguneko orduetan eta denbora mugaturako egingo da. Ulermena eta pazientzia eskatzen dira.
Lotutako albisteak
Ermuko Udalak datorren astelehenean, urriaren 19an, Antela tabernaren ondoko bidegurutzean hasiko ditu irisgarritasuna eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko lanak
Euskal Trenbide Sareak Ermua eta Eibar arteko trenbidearen saihesbide berriaren informazio-azterlana egiteko lana esleitu du. Azterlanak bi kilometro inguruko trenbidea bikoiztea eta San Lorentzo eta Errotabarri geralekuak ordezkatuko dituen geltoki berri, modernoago, irisgarriago eta seguruago bat egitea aztertuko du
Parte-hartze saioak urriaren 7an eta 13an egingo dira, 17:00etan, Jubilatuen Etxean