Minbiziaren kontrako martxak izen-emateen ia erdia egin du

05.10.22
Gizartea

Urriaren 16a, igandea, gero eta hurbilago dago. Jardunaldi horretan minbiziaren aurkako ikerketa bultzatzeko zortzigarren martxa solidarioa egingo da Ermuan, eta AECCko Tokiko Batzordea gogor ari da lanean arrakastatsua izan dadin. Antolatzaileek 3.800 dortsal pretatu dituzte, eta horietatik ia erdia eman dute. Salmentak aurrera jarraituko du denak agortu arte. Izen-emate bakoitzak (dortsala + kamiseta) hamar euroko kostua du. Bildutako diru guztia gaixotasun onkologikoak ikertzen dituzten proiektuetara bideratuko da.

Antolatzaileek azoka plaza zaharrean egingo dituzte izen-emateak, asteazken, ostegun eta ostiraletan, goizez 10:30etik 12:00etara eta arratsaldez bostetatik zazpi eta erdietara bitartean. Larunbatetan bakarrik goizez, 11:00etatik ordu 1etara bitartean, 3.800 lagunentzako plazak bete arte. Izena emateko unean, martxaren dortsal eta elastikoa emango zaio izena-ematen duen bakoitzari. Izena ematearen kostua 10 €-koa da, eta bildutako diruak ikerketarako erabiliko dira, zehazki ''Prostata agresiboko minbizia modelatzen duten zelulen komunikazio-sareak deszifratzeko'' proiektura, zeina Bizkaiko Campuseko EHUko ikertzaile den Verónica Torrano doktoreak gidatzen duena.

Martxa solidarioa urriaren 16an, igandea, egingo da 11:00etatik aurrera, eta parte hartzaileek 3.400 metroko ibilbidea egingo dute gure herriko kale nagusietan zehar. Ibilbidea lasterketan, oinez edo paseoan osatu ahal izango da, eta ez dago bete beharreko baldintza berezirik; parte hartzeko eta laguntzeko gogoa eta borondatea izatea besterik ez.

Proba amaitu ondoren, parte-hartzaile bakoitzak poltsatxo bat jasoko du, hainbat saltoki laguntzailek emandako produktuekin.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.