‘Irakurtzen eta ikasten' irakurketa klubak izen-emateak zabaldu ditu

05.10.22
Udal Liburutegia

4 eta 8 urte bitarteko haurrentzat da. Gaztelaniaz egiten da, urritik abendura bitartean.

Liburutegiak zazpigarren urtez jarraian antolatzen du gaztelaniazko haur irakurketa kluba: ''Irakurtzen eta ikasten'' titulukoa, 4 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako jarduera, amak eta/edo aitak lagunduta. Gurasoek parte hartzen dute, familia erabakigarria baita haurraren irakurtzeko ohituraren garapenean. Gurasoak garrantzitsuak dira jardueran, liburuak eta haien edukia haurrek ezagutzen dutenarekin edo gustuko dutenarekin lotu diutzaketelako.

Talde honetan abestiak eta errimak landuko dira eta liburuak erakutsi eta gomendatuko dira haurrek irakurketarekin lehen kontaktua izan dezaten; jolasaren bidez irudimena, pentsamendua eta hizkuntza gara ditzaten. Gainera, modu ludikoan eta beren familiekin batera egingo dute. Halaber, parte hartzen duten familia guztiek haurrentzat espresuki gomendatutako lanen zerrenda jasoko dute.

''Irakurtzen eta ikasten'' jarduera urritik abendura bitartean egingo da, hileko larunbat batean, Lobiano Kultur Gunean eta 12:15etik 13:15era bitartean. Programatutako saioak urriaren 22an, azaroaren 19an eta abenduaren 17an izango dira.

Ekimen hau Mestiza Elkarte Artistiko-Soziokulturalak dinamizatuko du.

Doako jarduera da, baina plazak mugatuak direnez, beharrezkoa da urriaren 17a baino lehen izena ematea Liburutegian, 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsApp bidez (https://wa.me/34943179212) edo posta elektronikoz liburutegia@udalermua.net helbidera idatziz. Eman beharreko datuak ondorengoak dira: liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, jaioteguna, ikastetxea, amaren edo aitaren telefonoa eta posta elektronikoa.

Izen-emateen kopurua plazena baino handiagoa bada, zozketa bidez esleituko dira, eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatutako pertsonek eta aurretik jarduera horretan parte hartu ez dutenek. Onartutakoen zerrenda urriaren 18an argitaratuko da, Liburutegiko mikrositearen bidez, eta izena eman duten familia guztiei zerrenda bidaliko zaie.

Lotutako albisteak

Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean
Imagen
05.05.25
Adin guztietarako mahai-jokoen azken tailerra

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo