Minbiziaren ikerketari laguntzeko ‘martxan’ aterako gara ermuarrok

14.10.22
Gizartea

VIII. martxa herrikoia urriaren 16ko igandean egingo da. Oraindik aukera duzu izen-emateko, azken dortsalak eta elastikoak eskuragai10 €urotan bakoitzeko

Minbiziaren Aurkako Elkarteko eta Tokiko Batzordeko boluntarioek igandeko 11etatik aurrera gauzatuko den VII. Martxaren azken lanak koordinatzen ari dira. Informazio-oharrak jarri dituzte ibilbideak barne hartzen dituen garaje eta lonjetan, 11:30etik 12: 30era sartu eta irteteko izango duten afekzioa ezagutaraziz. Oharretan, Udaltzaingoaren eta antolatzaileekin hrremanetan jartzeko telefono zenbaki bat adierazten dute, edozein premia puntualetarako. Antolatzaileek aurtengorako 3.800 dortsal prestatu dituzte eta gaur izen-emateak hartzen aurrera jarraituko dute, denak agortu arte. Izen-emate bakoitzak (dortsala + elastikoa) hamar euroko kostua du. Bildutako diru guztia gaixotasun onkologikoak ikertzen dituzten proiektuetara bideratuko da.

Antolatzaileek azoka plaza zaharrean egingo dituzte izen-emateak gaur ostiralean, goizez 10:30etik 12:00etara eta arratsaldez bostetatik zazpi eta erdietara bitartean. Larunbatetan bakarrik goizez, 11:00etatik ordu 1etara bitartean, 3.800 zenbakiak agortu arte. Izena emateko unean, martxaren dortsal eta elastikoa emango zaio izena-ematen duen bakoitzari. Bildutako diru guztia ikerketarako erabiliko da, zehazki ''Prostata agresiboko minbizia modelatzen duten zelulen komunikazio-sareak deszifratzeko'' proiektura, zeina Bizkaiko Campuseko EHUko ikertzaile den Verónica Torrano doktoreak gidatzen duena.

Proba amaitu ondoren, parte-hartzaile bakoitzak poltsatxo bat jasoko du, hainbat saltoki laguntzailek emandako produktuekin.

Lotutako albisteak

Imagen
23.12.25
Antzokiak hiru nobedade zinematografiko proiektatuz agurtuko du urtea

‘Dracula’,‘Golpes' eta ‘Zootropolis ‘dira aurtengo azken hiru tituluak
Imagen
23.12.25
Indarkeria matxistari ez! Nahikoa da!

Eguerdiko 12etan eta bost minutuz ordezkari eta herritarrak udaletxe aurrean kontzentratu dira
Imagen
23.12.25
‘Semaforoa’ obraren antzezpena Antzokian

‘Logela multimedia’k haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du larunbateko 17:00etan, Ermua Antzokian