Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna ospatzeko jarduerak

17.10.22
Gizartea

Ermuko Udalak, Adinekoekin Hiri Lagunkoia proiektu estrategikoaren eta bere talde eragilearen bitartez, ekintza sorta antolatu du adineko pertsonek gure komunitatean duten zeregin aktiboari balioa emateko.

"Adineko pertsonentzako jardueren astea" urriaren 25etik azaroaren 3ra izango da, eta 60 urtetik gorakoentzako doako bost proposamen biltzen ditu.

Azken bi urteetan Adinekoen Nazioarteko Eguna (urriaren 1a) hainbat ekimen motaren bitartez ospatu da egunean bertan. Aurten, urriaren amaierara aldatu dira jarduerak, Ermuko adineko askok oraindik kanpoan jarraitzen baitute hilaren hasieran, euren jatorrizko herrietan.

Oraingoan, programaren gai nagusiak historia eta kultura izango dira. 60 urtetik gorako bizilagunek osatutako Adinekoekin Hiri Lagunkoia Ermuko talde eragileak egindako proposamenei esker, udalerriko eraikin berezietara bisita gidatuak, erakusketa ibiltaria, dokumental baten proiekzioa eta musikaz eta dantzaz gozatzeko jai-saio bat eskainiko dira.

Programa osoa honakoa da:

  • Asteartea, urriak 25
    • Latsariak dokumentalaren emisioa, 18:00etatik 19:30era Lobiano Kultur Gunean.
  • Asteazkena, urriak 26, eta osteguna, 27
    • Bisita gidatuak Ermuko gune berezietan eta garbitegietan. Bi saio posible eskainiko dira: asteazkenean, hilak 26, 17:00etatik 18:30era eta ostegunean, hilak 27, 10:00etatik 11:30era. Bisitak Jubilatuen Etxean hasi eta amaituko dira, eta oinetako eta arropa erosoa eramatea gomendatzen da.
  • Ostirala, urriak 28
    • Mugikorrarekin argazkiak ateratzen ikasteko tailerra, 10:00etatik 11:30era Lobiano Kultur Gunean.
  • Larunbata, urriak 29
    • Oroitzapenerako musika. Abestiak eta dantzak 18:00etatik 21:00etara Jubilatuen Etxean.
  • Azaroaren 2tik 8ra
    • Erakusketa ibiltaria: Emakumeak museoan, BBK artearen ibilbidea. Herritar guztientzat egongo da ikusgai martxoaren 8ko plazan, eta azaroaren 3an bi bisita gidatu egingo dira: 10:00etatik 12:00etara eta 16:30etik 18:30era.

Jarduerak Ermuko 60 urte edo gehiagoko pertsonei zuzenduta daude eta doakoak dira. Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete ekimen hauetako edozeinetan 943 17 10 30 telefono zenbakira deituz edo Emakumearen Topagunera joanez.

Jardueren kartela

Lotutako albisteak

Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude