Ermuko bi enpresa ETE berritzaile gisa akreditatu dira

20.10.22
Ekonomi Sustapena

Lau eskualdetako hogeita hamazazpi (37) enpresak jaso dute gaur Hazinnova ziurtagiria Amorebieta-Etxanon egindako ekitaldi batean: Durangaldeko 22 eta Markina-Ondarruko, Arratia-Nerbioiko eta Gernika-Bermeoko, 5na hurrenez hurren.

Hazinnovak doako aholkularitza-zerbitzua eskaintzen die Euskadiko enpresa txiki eta ertainei (ETEi) berrikuntza ez-teknologikoari dagokionez, lehiakortasuna areagotzeko.

Hazinnova programari esker euren berrikuntza-proiektua arrakastaz ezarri duten Durangaldea, Markina-Ondarroa, Arratia-Nerbioi eta Gernika-Bermeoko hogeita hamazazpi (37) merkantilek enpresa berritzailearen ziurtagiria jaso dute gaur, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren, SPRIren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eskutik. Ziurtagiria jaso duten enpresa horiek berrikuntza ez teknologikoko mikro-proiektuak abiarazi dituzte beren erakundeetan merkatuan duten posizioa hobetzeko. Akreditazioa eskuratu duten enpresa ermuarrak Soldadura Lagunar eta Talleres IMAG, S.A. dira

Ziurtagiriaren banaketa-ekitaldia gaur goizean egin da Zornotzako Zelaieta zentroko auditorioan, eta bertan izan dira Aitor Urzelai, SPRI taldeko zuzendari nagusia, eta Leire Bilbao, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia.

Jardunaldian zehar ETEekin batera izan dira berrikuntzako mikro-proiektuen ezarpen-prozesuan laguntzen izan dituzten sareko eragileen ordezkariak: Hegan, FVEM, AED, Errota Fundazioa, Gorbeialde, Bilboko Merkataritza Ganbera, Azaro Fundazioa, Habic, Lanbide Ekimenak, Fundizio Klusterra, Konfekoop eta Ermuko Udala.

Ziurtagiri hau gaur jaso duten Durangaldea, Markina-Ondarroa, Arratia-Nerbioi eta Gernika-Bermeoko ETE horiek 48 proiektu gauzatu dituzte Hazinnova programaren 2021eko deialdiaren baitan. Proiektu horien bidez berrikuntza hedatu dute produktuan eta negozio-prozesuetan, fabrikazio, logistika, merkaturatze, administrazio edo finantzak bezalako ataletan.

2021eko deialdian, EAEko 209 enpresak parte hartu dute 2.300.000 euroko aurrekontua duen eta Ekonomiaren Garapen Sailak, SPRI Taldeak eta Innobasquek bultzatzen duten programa honetan.

Lotutako albisteak

Imagen
09.12.25
Tokiko dendek gabonetako merkatua egingo

Hilaren 20an, larunbata, eta 21ean, igandea, Merkatu plaza zaharrean
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik