Monitorizazioak analisirako, erabakiak hartzeko eta kostuak murrizteko datuak ematen ditu

21.10.22
Ekonomi Sustapena

Ermuko Izarra Centrek ''Monitorizazioari eta Eraginkortasun energetikoari'' buruzko jardunaldi monografikoa gauzatu du gaur, inguruko hainbat enpresatan arrakasta izan duten kasuen berri emateko. Ekonomiaren Garapen Sailak antolatutako jardunaldia, GAIAren, Ezagutza eta Teknologia Aplikatuen Industrien Elkartearen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Josu Ansola zuzendariak hasiera eman dio saioari, bosgarren solairura bildutako pertsonei ongietorria emanez.

Bertaratutakoek Suspertu Digitala (Bizkaiko Foru Aldundia) ekimenaren berri izan dute, baita enpresetan Eraldaketa Digitaleko pilotuak garatzen laguntzeko SegiDigital proiektuaren berri ere. Zortzi enpresatako ordezkarien testigantzak entzun ahal izan dituzte saioan. Enpresa horiek lau minutu izan dituzte beren esperientzien eta emaitzen berri emateko. Honako hauek izan dira, esku hartzeko ordenaren arabera: D&A Innovative Systems; Purple Blob; Nexmachina; Elon; Wattio, Ibermática; Amper eta Ulma Embedded.

Goizean entzundako gauza nabarmenen artean, azpimarratu behar da monitorizazioak analisiari eta erabakiak hartzeari laguntzen dioten datuak ematen dituela, baita kostuak murrizten laguntzen dutenak ere. Zalantza eta kontsultei erantzun ondoren, taldeak hurrengo urratsak finkatu ditu. Eta networking bat egin da elkar ezagutzen sakontzeko, kafe bat partekatzen zuten bitartean.

Zalantza eta kontsultei tartea egin zaie eta horiek erantzun ondoren, taldeak hurrengo urratsak finkatu ditu. Networking bat egin dute bildutakoek elkar ezagutzen sakontzeko, kafe bat partekatzen zuten bitartean.

Ekimen hau gure Udalaren eta Izarra Centre-ren ekintzen ildoan kokatzen da, gure inguruko ETEei (enpresa txiki eta ertainak) lehiakortasuna areagotzeko eraldaketa digitalean laguntzeko eta eskaria heltzen laguntzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat