‘Oroituz’ eta ‘Zainduz’ tailerretarako izen-ematea ireki da
Adineko pertsonentzako memoria eta erlaxazioa lantzeko tailerrak dira
Udaleko Gizarte Zerbitzuek memoria-tailerra –Oroituz- eta erlaxazio- eta zaintza-tailerra -Zainduz- izeneko ekimenak berrantolatu ditu adinekoentzat eta zaintzaileentzat, hurrenez hurren. Parte hartu nahi dutenek Abiapuntu bulegoan aurkeztu beharko dute eskabidea. Plazak inskripzio-ordenaren arabera izapidetu eta beteko dira. Gizarte-zerbitzuak interesdunarekin harremanetan jarriko dira tailer bakoitza zein egun eta ordutegitan egingo den jakinarazteko.
Bi tailerrak azaroaren 7ko astean hasiko dira eta ikasturtean zehar gauzatuko dira. Ikasturtean zehar beste pertsona interesdun batzuek ere eskabidea aurkeztu eta parte hartu ahal izango dute, baldin eta interesa duten jardueran plazak edo leku hutsak baleude. Halakorik ez balego, eskaera erreserban geratuko da, programaren etorkizuneko ediziorako.
Memoria indartzeko tailerra – Oroituz-
Xehetasunak herritarrei informazioa emateko orrian eskaintzen dira, baita eskabidea ere.
- adinekoek beren autonomiari eusten laguntzea;
- gizarte-harremanak bultzatzea eta autoestimua/segurtasuna hobetzea estimulazio kognitiboko jardueren bidez.
- 80 urtetik gorakoentzat. Astean 90 minutuko bi saio egingo dira.
- 70-80 urte bitarteko pertsonei zuzendua. Astean 90 minutuko saioa egingo da.
Erlaxazio eta zaintzarako tailerrak -Zainduz-
Xehetasunak herritarrei informazioa emateko orrian eskaintzen dira, baita aurkeztu beharreko eskabidea ere.
Ermuko udalerrian erroldatutako mendeko pertsonen zaintzaile ez-profesionalentzat.
- Mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileek ongizate pertsonalerako eta autozainketarako gune bat izan dezaten laguntzea du helburu.
- Bi tailer-mota daude, eta interesdunak batean edo bietan eman dezake izena:
- o Autozainketa-tailerra. Astean 90 minutuko saioa
- o Erlaxazio-tailerra. Astean 90 minutuko saioa.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.