Indarkeria matxisten aurka ahalduntzeko antzerki tailerra

26.10.22
Berdintasuna

Ermuko Jabekuntza Eskolak jarduera berri bat antolatu du datorren azarorako. Indarkeria matxisten aurrean emakumeak ahalduntzea erraztuko duen antzerki tailerra izango da.

Ekintza performatibo eta eszenikoan oinarritzen da jarduera, eta antzerki tailer honetan, parte-hartzaileek elkarren esperientzia komunetan murgilduko dira. Horrela, beren hizkuntza artistikoa eta izateko modua aurkitu ahal izango dute, arteak beren esperientzien ahalduntze eta bozgorailu gisa erabili ahal izateko. Laburbilduz, emakumeok asko dugu kontatzeko, eta tailer honek gure istorioak kontatzeko modu berriak aurkitzen lagunduko digu.

Jarduerak sei orduko iraupena du, eta Colectivo Hartistico elkarteko Silvia Rodriguez eta Raquel Arnaiz Diego kideek dinamizatuko dute. Biak arte eszenikoen munduko profesionalak dira, eta Rodriguez Genero Berdintasunaren Sustapenaren arloan ere aritzen da, indarkeria matxisten prebentzioan eta indarkeria horien biktimentzako arretan.

Saioak azaroaren 2an, 3an eta 4an izango dira, 17:00etatik 19:00etara Emakumeen Topalekuan. Izen-emateak zabalik daude jada, bost euroren truke, eta Topalekuan bertan nahiz 943 17 10 30 telefono zenbakian osatu daitezke.

Lotutako albisteak

Imagen
16.06.25
Berdindu! informazio zerbitzua aste honetan Ermura etorriko da

Emakumearen Topagunean izango da asteazken honetan, ekainak 18, 13:00etatik 19:00etara bitartean
Imagen
29.05.25
'Mendekotasun egoerako pertsonen zaintzaileentzako gizarte- eta osasun-arreta' ikastaroa

Berdintasun alorrak antolatzen du eta profesionaltasun-ziurtagiri ofizial bi lortzeko aukera eskainiko du
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean