‘Zurrunka teatroak' ‘Aioko' muntaia aurkeztuko, txotxongiloez eginiko ikuskizun didaktikoa

27.10.22
Ermua Antzokia

Zurrunka Teatroa konpainiak ''Aioko'' muntaia aurkeztuko du aste honetan Ermua Antzokian, itzalek argia erakutsiko diguten ikuskizun didaktikoa. Larunbatean izango da, arratsaldeko 5etan. Sarrerak 4 € balio du eta aldez aurretik eros dezakegu Lobiano Kultur Gunean, Kutxabank entitatearen webgunean edo zerbitzu anitzeko bere kutxazainen sarean edo leihatilan. Antzezpena egokia da 3 urtetik gorako haurrentzat eta familientzat. Zurrunka txotxongilo-antzerkian eta itzalen antzerkian espezializatutako konpainia da.

Sinopsia

Aioko uhartean, bertako biztanleek ahaztu egin dute aniztasunak herriaren aberastasunerako duen balioa, naturarekiko errespetua eta bizitzaz gozatzeko denbora izatearen garrantzia. Aspaldi utzi zion Aioko irla argitsu izateari; iluntasun handi bat jabetu zen bertako biztanleen bihotzez. Azkartxin eta Moteltxin dira istorio honetako protagonistak. Bi pertsonek oso dohain bereziak badituzte ere, bizilagunek albo batera utzi dituzte.

Bidaia zoragarria izango da, eta abenturak, sorpresak, jenioak eta itzalak topatuko ditugu, argiz eta emozioz betetako itzal asko. Hizkuntza hurbil, dinamiko eta atsegin baten bidez bizikidetzari buruz hausnartzeko aukera, familian gozatzeko eta ikasteko.

Lotutako albisteak

Imagen
23.12.25
Antzokiak hiru nobedade zinematografiko proiektatuz agurtuko du urtea

‘Dracula’,‘Golpes' eta ‘Zootropolis ‘dira aurtengo azken hiru tituluak
Imagen
23.12.25
‘Semaforoa’ obraren antzezpena Antzokian

‘Logela multimedia’k haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du larunbateko 17:00etan, Ermua Antzokian
Imagen
22.12.25
‘El bar nuestro de cada día’ ikuskizuna Ermua Antzokian

Bakarrizketa musikala eta umorezkoa, ostiralean 20:30ean