Abonatuentzako doako kirol jarduerak, hastear
Larunbat eta igande arratsaldeetan, 5 eta erdietatik 7 eta erdietara bitartean
Ermua Kirolak jakinarazi duenez, azaroan hasiko dira abonatuentzako doako asteburuko jarduerak; larunbat eta igande arratsaldeetan familian gozatu ahal izango ditugun taldeko jarduerak. Bi dira programatutako jarduerak: jolasak igerilekuan eta patinaje edo irristaketa familian. Horietaz gozatu ahal izango dugu hurrengo zazpi asteetan jarraian, azaroaren 5etik hasi eta abenduaren 18ra bitartean. Begirale batek gidatutako eta gainbegiratutako jarduerak, bi ordukoak eguneko, M. Angel Blanco kiroldegian eta Aritzmendi pilotalekuan egingo dira. Esan bezala, doan kiroldegiko abonatu diren herritarrentzat.
Horietako jarduera bakoitzaren datak eta ordutegia ondorengo hauek dira:
Igerilekuko jolasak
- Larunbat arratsaldetan:
- Ordutegia: 5 eta erdietatik 7 eta erdietara.
- Egunak: azaroak 5, 12, 19 eta 26. Abenduaren 3, 10 eta 17a.
- Begirale batek zuzendu eta gainbegiratutako jarduera.
- Lekua: M.A. Blanco udal kiroldegia
Patinajea familian
- Igande arratsaldeetan:
- Ordutegia: 5 eta erdietatik 7 eta erdietara.
- Egunak: azaroak 6, 13, 20 eta 27. Abenduaren 4, 11 eta 18an.
- Begirale batek zuzendu eta gainbegiratutako jarduera.
- Lekua: Aritzmendi pilotalekua.
Laburbilduz, aitzakiarik gabe geratu gara, asteburuko gure aisialdian eta familian kirolik ez egiteko.
Lotutako albisteak
Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira