Ermuar bat lan-istripuan hil izana gaitzesteko adierazpen instituzionala
Ermuko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak adierazpen instituzional bat onartu du, urriaren 29an Andoainen izandako lan-istripu batean langile ermuar baten heriotzagatik atsekabea adierazteko. Erakundeak doluminak helarazi nahi dizkie familiari, lagunei eta lankideei, eta lan-istripuen aurkako salaketa publiko egin, lantokian bizia galtzeari uko eginez.
Ermuko Udalak adierazi nahi du erakunde publiko nahiz pribatuek eskura dituzten baliabide guztiak jarri behar dituztela lan-istripuak saihesteko, laneko segurtasunak lehentasuna izan behar baitu edozein lan motatan.
Erakunde honek berretsi egiten du pertsonak, eta batez ere langileak, direla gure herriaren garapen ekonomiko eta sozialaren erdigunea. Horregatik, ezinbestekotzat jotzen du laneko osasunari eta segurtasunari buruzko kanpainak bultzatzen jarraitzea, bai eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak betetzeko eskatzea ere. Laneko ezbehar-tasa gure sistema ekonomiko-sozialaren egiturazko arazo bat da. Laneko arriskuen aurkako defentsarik handiena prebentzioa eta prestakuntza dira, langileen ongizatea, ezagutza eta segurtasuna lortzeko.
Horregatik guztiagatik, berriz ere erakunde eta entitate pribatu guztiei eskatzen die laneko arriskuen prebentzioko jardunbide egokiei buruzko proiektuak egiten laguntzeko, Lan Administrazioarekin eta sindikatuekin eta patronalekin koordinatuta, bai eta laneko segurtasunaren eta osasunaren aurkako delituak pertsegitzeko eta ikuskapen-funtzioak areagotzeko eta hobetzeko ere.
Ermuko Udalak ere bat egiten du hildakoaren familiari elkartasuna eta babesa adierazteko egiten diren ekimenekin.
Lotutako albisteak
Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte
Rio de Oro gobernuz kanpoko erakundeak gutxienez 5 familiaren bila dabil kanpaina honetarako