Artarrai Mendi taldeak familientzako jarduera antolatu du
''Artarrai mendi taldeak'' jarduera bat antolatu du Ermuko ingurugiroaren ezaugarriak familien artean ezagutzera emateko, ''Ireki begiak, Erne belarriak '' titulupean. Jarduera hau udal ingurumen sailak babesten du eta datorren igandean, hilak 6an, egingo da. Inguruko mendietan txango laburra egingo da, gugandik hurbilen dagoen fauna, flora eta geología ardatz izanik. Ordu batzuetako txango laburra izango da, zailtasunik gabea. Antolatzaileek doako hamaiketakoa eskainiko diete parte hartzaileei Errekalden. Ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.
Parte-hartzaileak goizeko 9:00etan elkartuko dira plazan, zailtasun txikiko ibilbide bati hasiera emateko. Ibilbidea 4 kilometro ingurukoa izango da, eta 3 edo 4 ordutan beteko da.
Txarako basoan (Ongarai auzoan) hasiko dira, eta hegaztiak eta intsektuak ikusiko dituzte, baita inguruko beste izaki bizidunen aztarnak ere. Ondoren, Bialbe ingurura jaitsiko dira, eta bertan Flych-en aztarnak ikusiko dituzte (historiako liburu handiaren orrialdeak); flych deritzana zertan datzan eta nola sortu zen ezagutuko dute. Ondoren, Egurmendin landare inbaditzaileak eta erleen erlauntzak ikusiko dira (abaraskak, erlezaintzarako tresnak, etab.)
Errekalden geldialdi bat egingo dute, antolatzaileek eskainitako hamaiketakoa egiteko eta, sabela bete ondoren, bertako florari erreparatuko diote, zehazki, ibaiertzeko basoan. Azkenik, Valdespina parkean hainbat kaxa jarriko dituzte hegaztiek habia egin dezaten.
Jarduera hau, udal ingurumen arloaren babesa duena, haurrak dituzten familientzat pentsatuta dago bereziki eta datorren igandean, hilak 6, burutuko da.
Lotutako albisteak

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude