Terrorismoaren biktimen memoria eta giza eskubideak zabaltzeko lana aintzat hartu zaie San Pelaioko ikastetxeari eta ikasle taldeari
Ermuko Udalak herriko San Pelayo ikastetxea eta ikastetxeko ikasle talde baten lana aintzat hartu ditu, Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroarekin eta Gogora Institutuarekin elkarlanean egin zuen ikus-entzunezkoagatik. Bideo hori joan den uztailean terrorismoaren biktimak oroitu eta omentzeko ekitaldi instituzionalean, Miguel Angel Blanco zinegotzia bahitu eta exekutatu zuteneko hogeita bosgarren urteurrenean antolatutako ''Aztarna ezabaezina'' programaren baitan zeuden erakusketa tematikoetako batean proiektatu zen. Ekitaldi instituzional horretan Felipe VI.a Erregea egon zen, ordezkari gaztearen izena daraman udal kiroldegian egindako zeremoniaren buru izan zena.
Erakundeak terrorismoaren biktimen memoria eta giza eskubideak ezagutaraztean egindako ekarpena aitortu die, eta San Pelaio auzoko biribilgunearen erdian dagoen Agustin Ibarrolaren monumentuaren erreprodukzio bana eman die. Bigarren Hezkuntzako ikasle omendu horiek ETA talde terroristaren biktimen senideen eta hainbat gazteen testigantzak jasotzen dituen bideo baten egileak dira. Taldea Naia Rodríguez, Lucia Escalante, Jon Lucas, Yeray González, Maialen Varela eta Irati Domínguezek osatzen dute. Gazteek Felipe VI.a erregea agurtzeko aukera izan zuten uztailean. Ikastetxearen izenean, eskultura oroigarria Elena de la Torre zuzendariak jaso zuen.
Irudiak edo miniaturak bart, astelehen arratsaldean, banatu ziren San Pelaio ikastetxeko instalazioetan. Ekitaldian parte hartu zuen Raúl Lópezek, Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroko hezkuntza eta erakusketa arloko arduradunak. Udalbatzaren aldetik, Juan Carlos Abascal alkatea izan zen buru eta berarekin bat izan ziren Beatriz Gamiz, Jol Gisasola, Harri Araiztegi alkateordeak, eta Pedro Gallego eta Julen Dominguez zinegotziak, azken hori Elkarrekin Ermuaren bozeramailea. Carmen Álvarez zuzendari pedagogikoa, Ikasleen Gurasoen Elkarteko klaustroko irakasle hainbat eta ikasleen ordezkariak bertaratu ziren baita ere.
Eusko Jaurlaritzak prestatu eta argitaratu duen ''1960-2010 urte tartean bizitza eskubidea urratu izan zitzaien bizilagunen Memoriaren udal erretratuak'' agirian jasotzen denez ETAm/ETA taldeen biktimak izan diren bi herritar ditugu Ermuan. Eraildako lehen herritarra Sotero Mazo Figueras izan zen, 1980eko azaroaren 6an Eibarko Karmen kalean tirokatu zutena. Soterok 35 urte zituen, ile-apaindegia zeukan bertan eta bi seme-alaben aita zen. Bigarren hildakoa, Miguel Ángel Blanco Garrido zinegotzia da. 1997ko uztailaren 10ean bahitua izan zena. Berrogeita zortzi ordu geroago buruan tirokatu eta Lasarte-Oria herriko paraje batean utzi zutena. 1997ko uztailaren 13ko goizaldean hil egin zen 29 urte zituenean.
Jarraian, atzoko ekitaldia eta bertan adierazitakoa jasotzen duen bideoa uzten dugu.
Lotutako albisteak

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere