Euskadiko eskubaloi selekzioek Ermuan entrenatuko dira berriro ere

09.11.22
Kirolak

Ermua geografikoki ondo kokatuta dago Erkidegoko lurraldeen erdian, komunikazioa onak izanik, eta horrek kirolariak eta familiak joan-etorriak erraztu egiten du

Euskal Eskubaloi Federazioak eta Ermuko kirol alorrak lankidetzan jarduteko akordiora iritsi dira, euskal elkarteetatik maila ezberdinetako selekzio taldeetan parte hartzeko jokalariek gure herrian entrena dezaten urte amaitu artean. Elkarren segidako hiru igandetan, beren klubetan nabarmentzen diren promes gazteek saio teorikoak, teknikoak eta fisikoak egingo dituzte elkarrekin, ezagutzak finkatzeko eta talde blokea sendotzeko.

Entrenamendu saio horiek Miguel Angel Blanco kiroldegian egingo dira aipatutako azaroko 13 eta 27an eta abenduko 18an. Entrenamendu-saioak arratsaldez izango dira, 16:00etik 20:00etara bitartean. Instalazioa eta harmailak irekita egongo dira, saio horiek jarraitu nahi dituzten familien eta, oro har, herriko zaleen eskura. Sarrera librea eta doakoa izango da.

Ondorengo hauek dira otsailerako deitutako taldeak:

  • Azaroak 13: haur mailako taldeak (emakumezkoak eta gizonezkoak) .
  • Azaroak 27: haur eta Kadete mailako gizonezkoak.
  • Abenduak 18: Zehaztu gabe orainidik.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira