La tecnología 4G y 5G llega a Ermua

10.11.22
Gizartea

Telefonia mugikorreko operadoreak belaunaldi berriko 4G eta 5G zerbitzuak eskaintzen hasi dira Ermuan 700 eta 800MHz-ko bandetan

Konexio mugikorrak azkarragoak izango dira, estaldura hobea izango dute eta Llega700 entitateak zerbitzu berriak LTDarekin (Lurreko Telebista Digitalarekin) bateragarria egingo du, zerbitzu horiek TB seinalean eragin baitezake.

Telefonia mugikorreko operadoreek, Telefonicak, Vodafonek eta Orangek, iragarri dute datozen asteetan 4G eta 5G belaunaldi berriko telefonia mugikorreko zerbitzuak ezarriko dituztela Ermuan, 800 eta 700 MHz-ko bandetan, hurrenez hurren. Horri esker, abiadura handiko konexio mugikorrak izango ditugu, eraikinen barrualdean estaldura hobea izango dutenak eta hedadura geografiko handiagoa izango dutenak.

Teknologia berria da, eta lurreko telebista digitalaren (LTD) seinaleari eragin diezaioke. Hori dela eta, Llega700 izeneko erakundeari eskatu zaio telebistako seinalea hartzean sor daitezkeen eraginak artatzeko.

Ezarpen-prozesua pixkanaka egiten ari da geografia nazional osoan. Zerbitzu horiek aktibo dauden herriak egiaztatzeko, esteka hau kontsulta daiteke: https://www.llega700.es/contacto_mapa.php

Hedapena urriaren 11ko 579/2019 Errege Dekretuan ezarritakoaren barruan kokatzen da. Errege-dekretu horren bidez, 694 eta 790 MHz arteko frekuentziak (UHFren 49 eta 60 bitarteko kanalak) askatu ziren, ordura arte Lurreko Telebista Digitala jasotzeko erabiltzen zirenak. Prozesu horri Bigarren Dibidendu Digitala ere esaten zaio. Ordutik aurrera, maiztasun horiek telefonia mugikorreko operadoreei esleitu zitzaizkien, belaunaldi berriko telefonia mugikorreko zerbitzuak emateko.

Abantaila nagusia: estaldura handiagoa eta hobea

Sare mugikor berriak zerbitzu eta aplikazio berritzaileei irekitzen die atea, eta horrek hobekuntza nabarmenak ekarriko ditu, bai deskargatzeko abiaduran, bai datuak bidaltzeko abiaduran (argazkiak, musika edo bereizmen handiko ikus-entzunezko edukiak). Gainera, online aplikazioei ahalik eta etekin handiena atera ahal izango diegu, hala nola bideo-jokoei.

Belaunaldi berriko telefonia mugikorreko sareak funtsezko bi hobekuntza ditu. Lehenengoa, arazoak konpontzea, estaldura-akatsak eragiten dituen orografia konplexuagatik. Bigarrena, eraikin barruan jasotzen dugun seinalea handitzea.

Sare mugikor berriaren eta LTDaren bateragarritasuna bermatuta

Llega700 4G eta 5G esku-telefonoen seinalea 800 eta 700 MHz-ko bandetan martxan jartzearen eta LTDko zerbitzuaren arteko bateragarritasuna bermatzeaz arduratzen den erakunde kudeatzailea da. Bateragarritasun hori bermatzeko, Llega700ek doako zerbitzuak eskainiko dizkigu herritarroi antena berriak pizteak sor ditzakeen arazoak zuzentzeko. Erakundeak arreta emango die eragindako erabiltzaileei eta komunitateei, eta sor daitezkeen eraginak inolako kosturik gabe konponduko ditu.

Herritarrok doako arretarako telefonoa (900 833 999) eta www.llega700.es web orria ditugu gorabeherak kontsultatu eta/edo erregistratzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du