Industria-prozesuetara bideratutako digitalizazio kasu arrakastatsuak

14.11.22
Ekonomi Sustapena

ETE industrialei zuzendutako digitalizazio arrakastatsuko hainbat kasu erakutsiko dira datorren azaroaren 24an, osteguna, Izarra Centren izango den jardunaldian. Ekitaldi hau Bizkaiko Foru Aldundiaren Suspertu Digitala programaren barruan kokatzen da, eta bi agentziarekin batera egingo da: Arratia (Errota) eta Leartibai.

Jardunaldia enpresen prozesu industrialak hobetzera zuzenduta dago, prozesuen monitorizazioa, mantentze-lanak eta energia-kontsumoa minimizatzea ahalbidetuko duten teknologiak eta irtenbideak txertatuz. Ekitaldian zehar, hainbat enpresa adituk dozena bat kasu arrakastatsutik gora erakutsiko dituzte, enpresen lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin.

Arrakasta kasuak prozesu industrialetara bideratuko dira eta 3 azpikategoria izango dituzte: prozesu industrialen monitorizazioa, aktibo industrialen monitorizazioa eta mantentze prebentiboa, eta ekoizpen arduratsua.

Erakusketa-tailerra aldi berean egingo da eskualde ezberdinetan, hau da, agentzia bakoitzak leku fisiko batera eramango ditu bere enpresak, eta leku horretatik, aldi berean, Zoom bidezko konexio bat egingo da hizlari bakoitzarekin. Sarrera eta itxiera agentzia bakoitzak egingo du; Ermuaren kasuan, Ermuko Udala izango da, eta ekitaldia Izarra Centreko bosgarren solairuan egingo da 09:30etik 11:00etara.

Jardunaldian parte hartzeko, izen-ematea bete behar da galdetegi honen bitartez.

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren