'Ermua, Hiri Lagunkoia' proiektuak farmaziako koordainketaren berri eman du
Ermua, Hiri Lagunkoia Adineko Pertsonekin proiektuko talde eragileak informazio orriak banatu ditu Ermuko hainbat farmaziatan, tratamendu medikuen koordainketarako laguntzen urteroko deialdia zabaltzeko. Laguntza horien helburua da gaixotasun- eta premia-egoeran dauden pertsonek, arrazoi ekonomikoengatik, Osakidetzan agindu zaizkien eta finantzaketa publikoa jaso behar duten tratamendu medikoak bertan behera ez uztea.
Talde eragile hau 60 urtetik gorako 14 pertsonak osatzen dute gaur egun, eta 2017tik ari da lanean Ermua adinekoen bizitza erraztuko duen ingurunea izan dadin. Proiektu honetatik identifikatu diren hobekuntza-elementuen artean, tratamendu medikoetarako (koordainketa) laguntzak eskatzeko deialdiaren inguruko ezjakintasuna jaso da (epeak edo datak, eskatzeko modua, nola eta non, etab.).
Gabezia hori ezagututa, taldeko kide batzuk tokiko farmaziekin harremanetan jarri dira, eta kartelak jarri dituzte deialdiari buruzko informazio garrantzitsuenarekin, epeei eta izapideei buruzko informazioa ahalik eta gehien zabaltzeko eta oinarrietara bil daitezkeen pertsonek laguntzak eskatzeko aukera izan dezaten.
Laguntza horiek 16/2019 Dekretua, otsailaren 5ekoan, 247/2017 Dekretua, azaroaren 14koan eta 447/2013 Dekretua, azaroaren 19koan arautzen dira, Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko laguntzak arautzen dituzten testuetan, alegia. Diru-laguntzak eskuratu nahi izanez gero, beharrezkoa da eskabidea urtero aurkeztea, urtero deitzen diren laguntzak baitira.
Aurtengo eskaerak aurkezteko epea abenduaren 10ean amaituko da.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu