Aizkolarien 'San Martin' txapelketa jokatuko zapatuan

15.11.22
Kirolak

‘Hamahirugarren San Martin’ txapelketa aizkolarientzat jokatuko datorren larunbatean. Txapelketa gure udalak antolatu eta ordainduko du. Herri-kirol jaialdi hau San Martin kulturalaren barne txertatzen da. Txapelketa herriko plazan –Orbe Kardinalarenean- jokatuko da, eguerdiko hamabi eta erdietatik aurrera. Euria egingo balu, txapelketa eta jaialdia Aritzmendi pilotalekuan eginen da. Txapelketa aizkolarientzat izango den arren, ondoren erakustaldia egingo da herri kiroleko beste modalitate batzuek ere ikusi ahal izango ditugularik.

Kartelean iragartzen denez, aizkolariak bikoteka arituko dira. Bikote horiek ondoko kirolariek osatuko dituzte: Hodei Ezpeleta-Alex Txikon; Josean Etxeberria-Goizeder Beltza eta Ernesto Ezpeleta ‘Bihurri’-Jon Rekondo. Bikote bakoitzak lodiera ezberdineko zortzi enbor moztu beharko ditu, ahal duen azkarren.

Jarraian, emakume harri-jasotzaileek erakustaldia egingo dute. Erakustaldian Udane Ostolazak eta Aroa Santxezek hartuko dute parte.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira