'Innpulso' sareko hiri berriei ‘Zientzia eta Berrikuntzaren Hiria'ren bereizgarria banatu die ministroak

16.11.22
Ekonomi Sustapena

Innpulso Sareak ''Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria'' bereizgarriak eman zizkien ostiralean taldera sartu berri diren hiri berriei, Las Palmas (Kanaria Handia) hiriko Alfredo Kraus Auditorioan egindako ekitaldian. Diana Morant Zientzia eta Berrikuntzako ministroak bereizgarri horiek eman ditu. Juan Carlos Abascal alkatea, Sareko presidente-kide ere badena, ekitaldi horretan izan zen, Joana Sanchez Viladecanseko Enpresa eta Berrikuntzako alkateordearekin batera.

Urte honen hasieran, beste hogei hiri berri Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria izendapena jaso zuten, beren lurraldeetatik berrikuntzari ematen dioten laguntza aitortzeko, politikak definituz eta osagai zientifiko, teknologiko eta berritzaile sendoa duten tokiko egiturak, erakundeak eta enpresak indartuz. Horiek guztiak automatikoki sartu ziren ''Innpulso Sarean''.

Ekitaldia Kanaria Handiko Las Palmaseko alkate Augusto Hidalgok inauguratu zuen. Diana Morant Zientzia eta Berrikuntzako ministroak sariak banatu zituen eta ministerioak Innpulso Sarearekin duen konpromisoa eta atxikitako udalerri guztiek berrikuntzaren, teknologiaren eta zientziaren alde egiten duten ahalegin handia azpimarratu zituen. Ministroaren esanetan, "arazo berrien aurrean, jarraibideen eskulibururik ez dutenez, administrazio publikoek irtenbide berritzaileak bilatu behar ditugu".

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik