'Ondo birziklatzea, guztiontzat onura'

17.11.22
Ingurumena

Azaroaren 19tik 27ra ospatuko dugun Hondakinen Prebentziorako Astea Europan eta Debabarrena Mankomunitateak lelo hori hautatu du, hondakinen sailkapen egokiak dituen onurak azpimarratzeko. Prestakuntza eta kontzientziazio jarduerak izango dira eskualdean eta baita Ermuan ere

Mankomunitateak hondakin birziklatuekin egindako konposta banatuko du eskualdean herri bakoitzeko informazio-guneetan, edukiontzietan uzten ditugun hondakinen sailkapenaren karakterizazioa egingo du jendearen aurrean, eta behar bezala birziklatzearen onura ekonomikoei buruzko informazioa zabalduko du.

Europak Hondakinen Prebentziorako Astea ospatuko du azaroaren 19tik 27ra. Helburua hondakinen kudeaketa egokiari buruz kontzientziatzea da. Horretarako, Mankomunitateak hainbat ekintza antolatu ditu Mankomunitatea osatzen duten udalerrietan, behar bezala sailkatzearen onurak azpimarratzeko.

Baliabideak modu jasangarrian kudeatzeko kontzientziazio jarduerak izango ditugu Ermuan. Aste horretan udalerriko Haur Hezkuntzako ikastetxeek prebentzioari buruzko tailerrak egingo dituzte. Azaroaren 25ean, ostirala, informazio gune bat izango dugu Orbe Kardinalaren plazan, 9:00etatik 13:00etara. HHko eta DBHko bigarren zikloko ikasleak bertaratuko dira. Mankomunitateak eskualdean bildutako eta birziklatutako hondakin organikoekin sortutako konposta aurkeztu eta banatuko du. Eta hondakin edukiontzi baten edukia ''in situ'' aztertu edo karakterizatuko du, hondakin horiek behar bezala bereizi eta sailkatu ditugun ikusteko. Ermuan goizeko 11etan egingo da. Herritarrak jardueretan parte hartzera animatzen ditugu

Astearen eta jardueren aurkezpena

Iosu Arraizek, Mankomunitateko lehendakariak prentsaurrean adierazi duenez, "iaz udalerrietako plazak zaborrez beteta erakutsi genituen irudi errealisten bidez, sortzen ditugun hondakin kopuru erraldoien inguruan kontzientziatzeko. Aurten, aldiz, hondakinak egoki sailkatzearen onuretan jarri nahi dugu azpimarra, gaikako bilketa areagotzeko arrazoi gehigarriak emateko herritarrei eta norberak hondakinak birziklatzeko egiten duen ahaleginak baduela eragin positiboa ikusarazteko".

"Beti errepikatzen dugu hondakinak modu egokian sailkatzean ingurumenarekiko begiruneatsugoak izateko eta gizakion ingurumen aztarna gutxitzeko urratsak ematen ari garela. Dena den, "Ondo birziklatzea, guztion onura" kanpaina berriaren bidez, egungo gizartera beste ikuspegi batetik hurbildu nahi dugu, hondakinak modu egokian sailkatzeak guztiontzat eta norberarentzat dakartzan onurak plazaratuz, hausnarketa areagotzeko eta ohitura aldaketak eragiteko", gehitu du Arraizek.

Lotutako albisteak

Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da
Imagen
21.03.25
Itzali argia. Planeta defendatu

Ermuak bat egingo 2025 Planetaren Orduarekin eta bihar argiak itzaliko ditu 20:30etatik 21:30etara
Imagen
13.03.25
Edukiontzi marroia txartel berriarekin edo App aplikazio batekin bakarrik ireki ahal izango

Apirilaren 2tik aurrera txartel marroi berri bat beharko dugu Ermuan hondakin organikoak bota ahal izateko