Hitzez ekiteko garaia gaur hasiko da

18.11.22
Ekonomi Sustapena

Kanpainari hasiera emango dion ekitaldi publikoa egingo gaur arratsaldeko 7etan Orbe Kardinalaren plazan

Euskaraldiaren hirugarren edizioa gaur hasiko da abenduaren 2ra arte luzatuko. 16 urtetik gorako ehunka pertsonak (800 baino gehiagok) izena eman dugu Ermuan eta ariketa kolektiboarekin konprometituta gaude gure hizkuntza-ohiturak aldatzeko eta euskara gehiagotan eta solaskide gehiagorekin erabiltzeko, "ahobizi" edo "belarriprest" rolak hartu ondoren.

Ekimenaren helburua euskara gehiago erabiltzea da, egoera gehiagotan eta pertsona gehiagorekin, asko baitira ezagutzen ditugunak, baina, ohitura faltagatik edo aurrean dugun pertsona euskalduna den ez dakigulako, ez dugu ahal bezainbeste erabiltzen. Euskaraldian eramango dugun txapak gu identifikatu eta gure solaskideak euskaraz hitz egiten duen edo ulertzen duen jakiteko aukera emango digu, elkarren artean euskaraz komunikatzeko.

Gaur arratsaldeko sei eta erdietan haurrentzako ekintzak izango dira. Zapiretan irekiko da ofizialki kanpaina; bertso bat abestuko da eta Alboka Musika Eskolako kideek joko dute. Irulitxak kalejira hasiko du zazpi eta erdietan.

Igandean, hilak 27, Ermua Kantuan ospatuko da, hamabi eta erdietatik aurrera.

Abenduaren 2an, ostiralean, itxiko da edizioa, sei eta erdietatik aurrera musika izango da eta 7etan mezua eta agurra.

Herrian ariguneak identifikatuta ditugu, hau da, non izango dugun harremana euskaraz, eta non ziurtatuta izango dugun pertsona batek euskara ulertzen duela eta zerbitzua euskaraz eman daitekeela. Horien artean, gure Udalak dago, zeinak euskaraz komunikatzeko guneak identifikatuta dituen, herritar guztiak gonbidatuz administrazioan ere euskara erabiltzera. Ermuan beste 50 arigune sortu dira, aurreko ediziokoak bikoiztuz. Hortaz, aukera asko ditugu euskaraz egin ahal izateko. Balia ditzagun!

Ekimena azaroaren 18an hasi eta abenduaren 2ra arte luzatuko da, hau da, Euskararen Egunaren bezpera arte. Euskaraldiaren hasierako ekitaldi publikoa gaur izango da, 7etan, Orbe Kardinalaren plazan. Antolatzaileek bertaratzeko deia egin digute herritarroi, euskaraz egiteko dugun kontaktu-sarea indartuz.

Izena eman, aukeratu zure rola eta parte hartu!: https://izenematea.euskaraldia.eus/

Zalantzarik baduzu, idatzi Ermuko Euskaltzaleen Sarera: ermukoeuskaltzaleensarea@gmail.com

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren