Hirugarren sektorea dinamizatzeko gogoetak eta ideiak biltzeko lan-saioa

18.11.22
Ekonomi Sustapena

Ekonomiaren Garapenerako udal arloak lan topaketa monografiko bat egingo du datorren astean gogoetak eta ideiak biltzeko, merkataritza sektorea eta tokiko ostalaritza dinamizatzen lagunduko dituzten jarduerak jasotze aldera. Saio horrek ''Birth-giving session'' izenburua du eta ostiralean, abenduan 1ean, egingo da Izarra Centren, 4. solairuan, arratsaldeko ordu 2 eta erdietatik aurrera. Saio dinamiko eta gidatu hori Oñatiko Luma junior enpresako langileek dinamizatuko dute. Luma ekintzailetza-aholkularitza-enpresa bat da, Mondragon Unibertsitatean eta Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza graduan (Leinn) sustraia duena. Parte hartu nahi baduzu, eman izena estekaz loturik uzten dizuegun agiri honen bidez.

Garapen Ekonomikoko lankideak eragileekin elkarlanean ari dira hirugarren edo zerbitzuen sektorea dinamizatzeko, merkataritza eta ostalaritza barne. Aurten partekatutako zeregin horretan hiru ekintza zehatz lantzen dituzte: Gildaren asteburua; zerbitzuetan eta tokiko merkataritzan lan egiten duten pertsonak bilduko dituen eta ikusaraziko dituen egutegi bat argitaratzea. Eta, azkenik, sarean lan egiteko foro bat, sektorea nola dagoen eta etorkizunean nola gustatuko litzaigukeen inguruan hausnartzeko. Analisirako, diagnostikorako eta ideiak eta proposamenak biltzeko topagune hori, sektorea erakargarriagoa lortzeko xede du. Azken ekintza honek iazko ''Canva'' ko prestakuntza ordezkatuko du, beste biak mantendu egin baitira.

Parte hartu edo informazio gehiago jaso nahi izanez gero, jo Ekonomiaren Garapen Sailera helbide elektroniko honetara: pe@udalermua.net.

Kaleko bizitza herri baten taupada da. Bizimodu hori oso errotuta dagoen zerbitzu-sektore batean agertzen da, bizilagunen beharrak asetzen dituen sektore batean. Sektore horrek merkataritza-sare erakargarria eta egoiliarren eta bisitarien beharrak estaliko dituen ostalaritza batzen ditu.

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren