Ordenantza fiskalak bere horretan mantenduko ditu Ermuak 2023rako
Udal tasa gehienek ez dute aldaketarik izango hurrengo ekitaldirako
Ermuko Udalbatzak datorren urterako tasak eta ordenantza fiskalak onartu ditu, Gobernu taldeko PSE-EE/PSOEren eta EAJren aldeko botoekin eta EH Bildu, Elkarrekin Ermua eta PPren abstentzioekin. Udalak kudeatzen dituen tasa gehienak inolako igoerarik gabe mantentzea erabaki du erakundeak, egungo egoera sozial eta ekonomikoa kontuan izanik.
2023rako proposatu eta onartu diren aldaketa nagusiak hiru dira:
- 1. Ordenantza, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzkoa. Eusko Jaurlaritzaren jenderik gabeko etxebizitzei eta etxebizitzaren funtzio soziala betetzeko neurriei buruzko ekainaren 8ko 149/2021 Dekretuaren arabera, dagokien kanona aplikatuko zaie etxebizitza hutsei.
- 11. Ordenantza, hilerri zerbitzua emateagatiko tasak arautzen dituena. Zerga-kuota eguneratu egin da energia-gastuak ordaintzeko, administrazio-klausulen pleguen arabera, eta beilatoki-zerbitzuak 377,28 euro balioko du, eta erraustegikoak 344,47 euro.
- 27. Ordenantzak, Udal kiroldegi-instalazioetan zerbitzuak emateagatiko tasari buruzkoak, hobari berriak jasotzen ditu familia ahulenei zuzenduta, pertsona guztiek erraztasunak izan ditzaten instalazio publikoetan kirola egin ahal izateko.
Bestalde, kanpotik kudeatzen diren tasek aldaketak izan ditzakete: ura, Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren eskutik, eta zaborrak, Debabarreneko Mankomunitatearen eskumenekoak direnak eta zerbitzuak betetzeko igo daitezkeenak, legeak ezartzen duenaren arabera.
Jarraian, joan den azaroaren 14ko Osoko Bilkuraren bideoa duzue. Bertan, 2023ko Ordenantza Fiskalen eztabaida osoa ikus dezakezue.
Lotutako albisteak
Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako