Azaroaren 25erako irakurketa gomendioen eta materialen gida berria

25.11.22
Udal Liburutegia

Udal Liburutegiak, Ermuko Emakumearen Topagunearekin batera, genero Indarkeriaren aurka gomentadutriko irakurketa eta materialak biltzen dituen gida bat argitaratu du, azaroaren 25a dela eta. Gidaliburuak bat egiten du indarkeria mota hori desagerrarazteko tokiko ekimenekin.

Bertan gaiari buruzko hainbat material biltzen dira, guztiak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietan eskuragarri: helduentzako literatura, komikien atal berezi batekin, haur eta gazte literatura, ez-fikziozko liburuak, musika eta filmak, eta webgune interesgarriak. Gidan aipatutako argitalpen gehienak 2022an eta 2021ean argitaratutako argitalpen-nobedadeak dira.

Gida paperean eskaintzen da liburutegian eta Emakumearen Topagunean, eta formatu digitalean ere eskura daiteke webgunean, liburutegiaren atalean.

Gida horren osagarria da Liburutegiak prestatu duen genero indarkeriari buruzko liburu erakusketa, datorren abenduaren 9ra arte mantenduko duena.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz