Ostiralean piztuko ditu Ermuak Gabonetako argi eta apaingarriak
Ermuak Gabonetako argiztapena piztuko du ostiral honetan -abenduaren 2an-, arratsaldeko 6etatik aurrera, Merkataritza eta Ostalaritza Elkartearekin batera antolatutako ekitaldi batean. EMOEk txokolate-jana eskainiko die argi-pizte ekitaldira hurbiltzen direnei. Gabonetako argi guztiak kontsumo txikiko LEDak dira eta piztuta egongo diren bost asteetan 500 euro baino gutxiagoko gastua izango dutela adierazi dute Hirigintza Bulegoko teknikariek. Gabonetako argiak beste erkidego, probintzia-hiriburu edo herri batzuetan baino beranduago pizten dira Ermuan, erabilera arrazionalizatzeko eta abendu eta Gabon egunetara mugatzeko. Argi apaingarri horiek urtarrilaren 8an itzaliko dira, igandean, eta hurrengo egunean jasotzen hasiko dira.
Izarrak, estalaktitak, Olentzero irudiak, elur-malutak, arkuak eta argi-bolak dituzten koadroak daude jarrita udaletxearen aurrealdean eta atzealdean, San Pelaio kioskoan, Kaltxango inguruan, Valdespina, Goikon, La Forja parkeetan eta Orbe kardinalaren plazan, Bizkaia eta Gipuzkoa etorbideetan, Valdespina markesaren kalean, VI. mendeurrenean, Diputazioa, Zearkalea, San Pelayo, Zubiaurre, Goienkale, Izelaieta, Erdikokale, Probaleku kaleetan, Aldapa, San Isidro, San Roque auzoetan, eta Santa Ana, Abeletxe, Ongarai, Sakona, Zerukoa eta Errebalburun.
Herriko argiztapenak 200 dekorazio-elementu baino gehiago izango ditu 2022an. Lehiaketa publikoa Ximénez Iluminacion enpresari egokitu zaio, eta enpresa horrek Eibarko Electricidad Cuadra, S.M. langileen laguntza izan du gure kaleetan apaingarriak jartzeko. Gabonetako argiztapenaren aurrekontua ia hirurogei mila eurokoa da, BEZa barne.
Ermuko Udala aukeratu du Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak merkatu jasangarriak, hirigune komertzialak, merkataritza ez-sedentarioa eta merkaturatzeko bide laburrak babesteko laguntzen deialdian onuradun izateko. Laguntza hori Europar Batasunak Next Generation EU funtsen bidez finantzatzen duen Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan sartzen da. Ekintza hau Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak diruz laguntzen du.
Lotutako albisteak

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere