Udal zerbitzuen ordutegiak datorren astean

30.11.22
Erakundea

Udal zerbitzuetako langileok herritarrei harrera egiteko ditugun ordutegiak egokitu egingo ditugu, datozen egunetako jaiegun eta zubia direla-eta. Udalean aurtengo 2022ko egutegiaren arabera, langileok abenduaren 7ko asteazkenean zubi izango dugu. Hori horrela, udaletxea eta bertan dauden zebitzu orokor guztiak, alkatetza, bulego teknikoa, kontuak eta kontu-hartzailetza itxita egongo dira asteazkenean. Baita ere, Abiapuntu bulego, Lobiano Kultur Gunea,  Emakumearen Etxea eta Enplegu Zentroa.

Udal liburutegia

Udal liburutegia zabalik egongo da astelehenean, hilak 5, eta ostiralean, hilak 9, ohiko ordutegian, 9:30etatik 20:30etara. Abenduaren 6, 7 eta 8an zerbitzua itxita egongo da.

Halaber, abenduaren 3an eta 10ean, larunbatetan ere itxita egongo da.

Kiroldegia eta Betiondo

Kiroldegia eta Betiondo kudeatzek dituen alorrak ere, hainbat egokitzapen egingo ditu. Aldaketok ondokoak dira: 6 eta 8ko jaiegunetan, kiroldegia eta Aritzmendi gunea 9:00etatik 13:30era egongo dira zabalik. Eta Betiondo gunea ere zabalik egongo da 8:30etatik 13:30etara.

Gainerako egun guztietan, ohiko ordutegian irekita, 8: 00etatik 21:30era. Larunbat eta igandeetan ordutegia 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara bitartekoa da.

Lobiano Kulturgunea eta Emakumearen Topagunea

Lobiano Kultur Gunea zabalik egongo da astelehenean, hilak 5, 8:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Eta ostiralean, hilak 9, goizeko 8etatik 15etara bakarrik. Astearte, asteazken eta ostegunean instalazioa itxita egongo da.

Bestalde, Emakumearen Topagunea datorren asteko astelehen eta ostiralean ere irekiko da, ohiko ordutegian, 8:30etik 13:30era. Astearte, asteazken eta ostegunean instalazioa itxita egongo delarik.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako