Langabeei lan-merkatura itzultzen laguntzeko 3R Plana

05.12.22
Gizartea

Ermuko Udaleko Gizarte Politiken alorrak Lan-merkatura Itzultzeko Programa iragarri du, langabezian geratu diren pertsonak berriro lan munduan murgiltzeko plana. Berrorientatzeko, aktibatzeko eta lanera bueltatzeko ekimena Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailarekin batera finantzatuta dago, Tokiko Enplegua sustatzeko 3R programaren baitan.

Programa Ermua eta Mallabiko biztanle langabetuei zuzenduta dago, eta herriko Enplegu Zentroan burutuko da (Komentukua, 5). Planaren helburu nagusia ahalik eta langabetu gehien berriro lan munduan barneratzea da. Horretarako, hiru ardatz ditu:

Berriorientzatzea: partaide bakoitzaren egoera indibidualaren azterketa burutzen da, bere profila osatu eta informazio eta aholkularitza egokia eskaintzeko. Lanera bueltatzeko prozesuan pertsonak motibatzea eta euren alboan egotea da helburua.

Aktibazioa: taldeko saioak izango dira, formazio eskaintzaren inguruan informazioa eman eta lan bilaketa aktiborako teknikak nola erabili jakiteko. Horrela, langabetuek enplegua topatzeko dituzten aukerak areagotzen dira.

Lanera bueltatzea: fase honetan, lan-mundura bueltatzeko prozesua erraztuko zaie partaideei. Aurre-aukeraketa egingo da, gainera, unean uneko lan eskaintzetara gehien egokitzen diren profilak identifikatu ahal izateko.

Parte hartu nahi baduzu edo informazio gehiago behar baduzu, deitu 943 17 91 51 telefonora (1308 luzapena orientatzailearekin hitz egiteko) edo bertaratu Komentukua kaleko 5. zenbakian dagoen Enplegu Zentrora, 08:00etatik 15:00etara bitarteko ordutegian.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
15.05.25