Abian da Gabonetako Mahai Apaingarrien X. Lehiaketa

05.12.22
Gizartea

Ermuko Minbiziaren Aurkako Elkarteak Gabonetako Mahai Apaingarrien lehiaketaren hamargarren edizioa antolatu du.

Ekimenean Ermuko bizilagunek hartu dezakete parte, eta bi kategoriatan banatzen da: batetik, helduak, eta bestetik, 5 eta 11 urte arteko haurrak. Parte hartzeko baldintzen artean, apaingarriak egiteko erabiltzen diren materialen guztizko kostua ezin da 12 eurotik gorakoa izan, eta debekatuta dago gorostia erabiltzea.

Lehiaketara aurkezten diren apaingarriak Merkatu plazan entregatu beharko dira abenduaren 19an eta 20an 10:30etik 12:30era eta 17:00etatik 19:30era bitartean, edo abenduaren 21ean, 10:30etik 12:00etara artean. Pertsona bakoitzak gehienez ere elementu bakarra aurkeztu ahalko du.

Herriko saltoki eta dendetako kideek osatuko dute epaimahaia, eta abenduaren 21ean, asteazkena, bilduko dira 17:00etatik aurrera euren erabakia hartzeko. Egunean bertan aurkeztuko dira garaileak, eta sariak entregatuko dira.

Kategoria bakoitzeko hiru lan onenen egileek opariak jasoko dituzte, eta gainontzeko partaideen artean ere saritxoak banatuko dira. Opari guztiak herriko merkatariek emandakoak izango dira, lehiaketarekin modu solidarioan bat egiten baitute.

Lehiaketara aurkeztutako apaingarriak ikusgai egongo dira Merkatu plazan abenduaren 22ra arte, 10:30etik 12:30era eta 17:00etatik 19:30era.

Parte hartzen duten pertsonek euren apaingarriak antolakuntzari dohaintzan emateko aukera izango dute, edozein herritarrek 12 euroren truke erosi ahal izan ditzan. Horrela, Minbiziaren Aurkako Bizkaiko Elkarteak minbizia duten pertsonentzat eta haien senideentzat garatzen dituen programak eta jarduerak finantzatzeko funtsak lortzen dira.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
15.05.25
Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da