Kirol alorrak ikastaroen aukera eta ordutegiak gehiagotu ditu abenduan

09.12.22
Kirolak

Kirol alorrak abendurako hainbat nobebade iragarri ditu udal instalazioetan ematen diren ikastaroetan. Zehazki, egin ditzakegun kirol-eskaintza eta -espezialitateak gehiagotu ditu. Crosstrainek ordu gehiago izango eta aireko pilateseko, barruko txirrindularitzako eta yogako ikastaro berriak ditu.

Crosstrain izeneko jarduerak, Betiondoko kirol-gunean egokitu berri den areto batean eskaintzen denak, bi ordu gehiago eskaintzen ditu ostiral arratsaldeetan, harrera ona izan duelako. Horrela, egunean bi saio egingo dira astelehenetik ostiralera, 17:30etik 19:30era. Abonatuentzat prezioa 16,30 eurokoa da, eta abonatu gabekoentzat, berriz, 25,25 eurokoa. Premium tarifa duten pertsonek astean zehar nahi beste saio egin ditzakete.

Berrikuntzen artean dago, halaber, indoor zizlo edo txirrindularuitzak (spinning-a) talde berri bat duela astearte eta ostegunetarako, 17:30etik 18:25era jarduten duena.

Aireko Pilatesen taldea gehitzen du, astelehen arratsaldetan, 19:30etik 20:25era bitarteko ordutegian. Klaseak Ariztmendi pilotalekuko areto batean ematen dira.

Azkenik, beste yoga klase bat gehituko da astelehen eta asteazken arratsaldeetan, 13:30etik 15:00etara. M. Ángel Blanco kiroldegian.

Zure jarduera gogokoenaz gozatzeko aukera gehiago. Jarduera horiek eta askoz gehiago eta/edo guztiak batera hilean 44 euroren truke premium tarifarekin. Proba itzazu doan eta konpromisorik gabe! Informazio gehiago kiroldegiko sarrera kontrolean eta bulegoan.

Ikus abenduan abian jarritako premium jardueren eskaintza ikusteko, saka gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira