hainbat jarduera solidario geingo herrian datorren igandean

09.12.22
Gizartea

Hainbat ekintza solidario gauzatuko dira Ermuan asteburu honetan, zenbait gaixotasunen ikerketari laguntzeko xedez. San Pelaio ikastetxeko IGEak azoka solidarioa antolatuko du hirugarren urtez. Jarduera igandean, hilak 11, egingo da Merkatu plazan zenaren eraikinean, goizeko 10etatik arratsaldeko ordu 2ak arte. Bertan, familiek materialak eman eta merchandisingeko beste produktu batzuk erosi ahal izango dituzte. Eskulanak egiteko, aurpegia edo azazkalak margotzeko tailerrak egongo dira. Diru-bilketa Espainiako Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteari emango diote, ikerketan erabil dezan.

Bestalde, DiabestesCero Fundazioak, Ermua K.E.ko futbol taldearekin eta bere eskola ligarekin elkarlanean, futbol 5 txapelketa antolatu du, Aritzmendi pilotalekuan jokatuko dena goizeko 9:30etatik ordu 1etara. Eskolabarri, Anaitasuna Ikastola, Sallabente eta San Pelayo ikastetxeetako taldeek hartuko dute parte. Txapelketan baloi bat zozketatuko da eta merchandising postu bat egongo da izaera nazionaleko Fundazioaren produktuak eskaintzeko. Bildutako dirua gaixotasunerako sendabide bat ikertzeko erabiliko da.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan