Urteko azkenengo euskarazko ipuin-kontaketa saioa

12.12.22
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak Arratsaldean kontu-kontarieuskarazko ipuin kontaketa zikloko saio berria antolatu du larunbat honetarako, abenduak 17, urteko azkenengoa.

Ipuin saioaren izenburua Oihaneko erregea da, eta 3 eta 8 urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Lur Usabiaga kontalaria izango da dinamizatzailea.

Jarduera Lobiano Kultur Gunean izango da 17:30etik aurrera. Sarrera doakoa da, baina bertara joan ahal izateko, beharrezkoa izango da aldez aurretik lekua erreserbatzea 943 17 92 12 telefono zenbakira deituz, https://wa.me/34943179212 loturara WhatsApp bat bidaliz edo biblioteca@udalermua.net helbide elektronikora idatziz, haurraren izen-abizenak eta adina eta telefono zenbaki bat adieraziz. Azken datu hori jardueraren arduradunari emango zaio, edozein gorabehera gertatuz gero familiekin harremanetan jartzeko aukera izan dezan. Plazak inskripzio-ordenaren arabera esleituko dira.

Etenaldiak saihesteko, puntualtasuna eskatzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat