Idatzi gutuna euskaraz Olentzerori eta irabazi saria

13.12.22
Euskara

Eguberria gero eta hurbilago baita Olentzero bera ere… Egun gutxi falta dira ikazgile ezagunena menditik jaisteko, guztiok espero ditugun opari zakukadarekin. Hori horrela eta tradizioari eusteko, Ermuko udal Euskara Sailak, udal liburutegiarekin eta herriko ikastetxeekin lankidetzan, Olentzerori euskarazko gutunak idazteko ekimena jarri du abian aurten ere.

Jarduera honen helburua gure hizkuntzaren erabilera bultzatzea da, eta euskaraz idaztea Olentzerorentzako gutuna. Ikazkinak Udal liburutegian jasoko ditu idatziak, bere irudiaren ondoan duen postontziaz baliatutua.

Ekimena parte hartu nahi duten Ermuko bizilagun guztiei zabalik dago. Gutunak euskaraz idatzi behar dira. Hamabi (12) urtetik gorako partaideek orrialde bateko eskutitzak aurkeztu behar dituzte. Horietan harremanetarako datuak erantsi beharko dira: izen-abizenak, adina, telefonoa eta helbidea. Mezuak entregatzeko epea abenduaren 28an amaituko da. Hurrengo egunean, proposamen guztiak jaso, adinaren arabera sailkatu eta opari guztien zozketa egingo da. Sarituak suertatzen ez diren gainontzeko gutun guztiak zuzenean Olentzerori bidaliko zaizkio, partaide guztien desioen berri izan dezan. Sari banaketa abenduaren 29an 18:00etan egingo da Udal liburutegian.

Lehiaketaren oinarriak ikusteko, jarraitu lotura honi.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin