Aste honetako bi egunetan odola eman ahal izango dugu herrian

13.12.22
Gizartea

Ermuko Odol Emaileen Elkarteak, Donaser izenekoak, odola emateko saio berriak antolatu ditu. Bihar asteazkena, abenduak 14, eta larunbatean, hilak 17, izango dugu aukera, goizeko nahiz arratsaldeko ordutegian.

Autobusa anbulatorio zaharraren aurrean kokatuko da, Bizkaia Etorbidean, ostegunean 09:15etik 14:15era eta 16:30etik 21:00etara bitartean. Larunbatean, aldiz, goizez soilik joan ahalko dugu, 09:15etik 14:15era artean.

Herriko odol-emaileak jakinaren gainean daude jada, deialdi bakoitzeko SMS eta e-posta bidezko mezuak jasotzen baitituzte.

Gaur egun, odola ematea da modu bakarra gure osasun-sistemak ondo funtzionatzeko beharrezkoak diren odol-osagaiak lortzeko (hematiak, plaketak eta plasma).

Hurrengo txandak kontsultatzeko, ikus ezazu honako webgunea.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan