B. Sellamek 'The Boyz from the Hood ' taldea aurkeztuko du Ermuan
Bernard Sellamek eta The Boyz from the Hood taldeak Ermuan joko dute larunbat honetan, 2022ko Jazz Blues Zirkuituaren barne dagoen emanaldian. Ikuskizuna Lobiano Kultur Gunean izango da, iluntzeko 8etan. Sarrerak 10 €uro balio du eta aldez aurretik eros dezakegu Internet bidez Kutxabank entitatearen atarian eta aurrez aurre Lobianon, herriko kultur etxean.
Hogeita hamabost urtez mundu osoan barrena hainbat talderekin biran ibili ondoren (AEB, Kanada, Japonia, Latinoamerika, India eta Europa), Bernard Sellamek –Frantziako jazzean onenetakoa den Awek taldeko liderrak–, talde berria aurkeztera datorkigu: ''The Boyz from the Hood'' izenekoa. Taldea oholtzarako eta publikoa dantzan jartzeko sortua da, 50eko hamarkadako swingaren eta bluesaren tradiziorik jatorrenean.
Bost musikari profesionalek gidatzen duten emanaldia da, bikaina. Estilo horretan B. B. King, Johnny Guitar Watson, Lowell Fulson, Guitar Slim, Gatemouth Brown bezalako musikari garrantzitsuek utzitako errepertorioarekin eta Bernard Sellamek berak idatzitako piezekin tartekatua.
Taldeko partaide dira ondorengo musikariak:
- Bernard Sellam, ahotsa eta gitarra
- Eric Church Leglise: ahotsa eta baxua
- Julien Bigey: bateria
- Franck Mottin: saxo tenorea
- Manu Lochin: saxo baritonoa
Lotutako albisteak
‘Nouvelle Vague' eta ‘Los guardianes del diente mágico' osatzen dute zine proposamena
Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da