Ermuari aitortu zaio Giza Eskubideen defentsaren aldeko lana

15.12.22
Gizartea

Terrorismoaren Biktimen Fundazioak demokraziaren defentsan nabarmentzen diren erakunde eta pertsonak aintzat hartu eta sariak banatzeko urteroko ekitaldia egin zuen bart. 2022an ''Adolfo Suarez'' Giza Eskubideen Defentsaren errekonozimendua mobilizazio sozialarentzat eta ''Ermuko Izpiritua''tzat izan da, orain hogeita bost urte Miguel Angel Blanco Garridoren bahiketa eta hilketari erantzunez egindakoagatik. Saria atzo jaso zuen Carlos Totorikak, orduko alkateak, zeinak gaur egungoarekin, Juan Carlos Abascal ''Txitxo ''rekin batera ego zen, Felipe VI.a Erregea buru zela, Madrilgo Mutua Madrileña auditorioan egindako ekitaldian.

Miguel Angel Blancoren hilketaren XXV. urteurrenarekin bat egiten duen edizio honetan, epaimahaiak ''Adolfo Suárez'' Giza Eskubideen saria eman nahi izan dio espainiar gizarte osoari, 1997ko uztailean ETAk zinegotzi popularra bahitu eta hil ondoren sortutako mugimendu zibiko espontaneoa islatu zuen ''Ermuko Espiritua'' deitutakoari, zeina mobilizazioen isla izan zen.

XIX. edizioko sarituen zerrenda

Halaber, Donostiako ''El Diario Vasco'' egunkariko Arantza Gonzalez Egaña kazetariak, ''Fernando Delgado'' Kazetaritza saria jasoko du, biktimei egindako hirurehun elkarrizketa eta erreportajeak aintzat hartuz. Halaber, Guardia Zibilaren Ekintza Azkarreko Taldeek (GAR), egindako lanagatik 2022ko aipamen berezia eduki dute.

Azkenik, Ghandi eta CEU San Pablo Montepríncipe ikastetxeetako DBH eta Batxilergoko ikasleek ''Ana Maria Vidal Abarca, biolentziarik gabeko hiria'' eskola-sariak jasoko dituzte.

Terrorismoaren biktimen ekitaldian izan ziren, besteak beste, Tomas Caballero Fundazioko presidentea, Isabel Díaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidentea, Fernando Grande-Marlaska Barne ministroa, Pilar LLop Justizia ministroa, Alberto Núñez Feijoo oposizioko burua, Eugenia Carballedo Berlanga Madrilgo Asanbleako presidentea, José Luis Martínez Almeida Madrilgo alkatea, Ángel Gabilondo Pujol Arartekoa, Isabel Goicoechea Aranguren Barne idazkariordea eta Liborio López García Hezkuntzako idazkariordea.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu